Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Etxebizitzaren arloko premiazko neurrien eta finantza lankidetzako Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2019-12-26)

2019.eko abenduak 26

Gobernu Kontseiluak onartu du etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta kreditu-erakundeen arteko finantza-lankidetzarako Dekretua.

Dekretu horren bidez kreditu-erakundeekin finantza-lankidetzako baldintzak arautzen dira, 2019. eta 2020. urteetan etxebizitzaren eta lurzoruaren arloetan eta 2019tik 2023ra birgaitze-arloan —Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren bidez— babes daitezkeen jarduketak burutzeko. Horri esker, finantza-tresna eta finantziazio-modalitate gehiago egongo dira, oso tasa- eta epe-baldintza aproposekin, etxebizitza-arloan babes daitezkeen jarduketak burutuko dituzten pertsonentzat.

Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren sorrera nabarmendu behar da. Tresna horrek Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetza definituko du, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jarduketak, irisgarritasun unibertsala eta energia-eraginkortasunaren hobekuntza finantzatzeko. Tresna horrek Etxebizitza Sailak emandako Bermatzeko Funtsa aurreikusten du. Funts horrek huts egindako mailegu bakoitzaren % 16 estaliko du. 30 milioi euro erabiltzeko izango dituen Funtsaren kudeaketa operatiboa Finantzen Euskal Institutuak gauzatuko du.

Dekretuak, gainera, etxebizitzaren arloan arautzeko premia zuten hainbat motatako xedapenak biltzen ditu.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak esleitzeko (kolektibo jakin bati zuzendutakoak izan ezik) kupoak ezartzen dira, honako ehuneko hauekin:
  • Gazteak: egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gehienez.
  • Eskubide subjektiboa: egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gehienez.
  • Premia Bereziko Kolektiboa: egokitu gabeko etxebizitzen % 10 gutxienez.
  • Kupo Orokorra: egokitu gabeko etxebizitzen % 10 gutxienez. (Kupo bateko etxebizitzak erreserbatuta dauden kolektiboaren bizikidetza-unitateei edo pertsonei esleitzen ez zaizkienean, etxebizitza horiek kupo orokorrean sartuko dira).
  1. 70 urtez gorako pertsonei, etxebizitza baten titular izan arren, zuzkidura-bizitokiak esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta euren jabetzako etxebizitza Bizigune etxebizitza hutsen programan sartzen badute.
  1. Irisgarritasuna Sustatzeko Funts Berezi espezifiko bat sortzen da 65 urtez gorako pertsonentzat eta diru-sarrera gutxi edo finantziazioa eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Funts hori irisgarritasun-obrak egiten laguntzeko erabiliko da. Funts horren bidez ordaindu ahal izango da helburu horretara zuzendutako gainerako dirulaguntza publikoek estaltzen ez duten irisgarritasuna hobetzeko birgaitze-lanen % 100. Ordainduko den portzentajea urteko errentaren eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera zehaztuko da, ondorengo taulan ezarritakoa betez:

 

BIZIKIDETZA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

DIRU SARRERA HAZTATUAK

Kide 1

2. kide

3 kide edo gehiago

9.000 euro arte

% 100

% 100

% 100

9.001 eurotik 12.000 euro arte

% 75%

% 100

% 100

12.001 eurotik 15.000 euro arte

% 25

% 50

% 100

15.001 eurotik 18.000 euro arte

% 0

% 25

% 50

18.001 eurotik 25.000 euro arte

% 0

% 0

% 25

 

  1. Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko urteko ondorengo diru-sarrera muga hauek aldatu edo finkatzen dira:
  • Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eurotik 25.000 euro arte (aldaketarik gabe)
  • Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eurotik 25.000 euro arte (aldaketarik gabe)
  • Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 9.000 eurotik 39.000 euro arte (beheko muga 3.000 eurotik 9.000 euro arte igotzen da)
  • Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 12.000 eurotik 39.000 euro arte (beheko muga 9.000 eurotik 12.000 euro arte igotzen da)
  • etxebizitza tasatu autonomikoak erosteko eta alokatzeko: 15.000 eurotik 50.000€ euro arte (beheko muga 12.000 eurotik 15.000 euro arte igotzen da)
  • erabilera-lagapeneko erregimenean bizitokiak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzeko: 000 eurotik 39.000 euro arte (aldaketarik gabe)
  1. Hiri Errentamenduaren Legearen ondorioz etxebizitzatik kaleratu dituzten pertsona bereziki kalteberentzat (gaur egun gehienak) Dekretuak alokairuko etxebizitza publikoen esleipen zuzena ofizializatzen du, dagozkien oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenak egin ondoren. Era horretan, hipoteka exekutatze bidezko kaleratzeei ematen zitzaien tratamendua parekatzen da.

6. Irisgarritasun-jarduketak finantzatzeko eta etxebizitza hutsen jabeek egiten dituzten berrikuntza eta birgaitze guztiak —gutxienez 6 urtez, Bizigune eta ASAP alokatze publikoko programetan erabiltzea lagatzeko— finantzatzeko formalizatzen diren maileguen interesak ordaintzeko dirulaguntza-ildo berriak zabaltzen ditu Etxebizitza Sailak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko