Etxebizitzaren arloko premiazko neurrien eta finantza lankidetzako Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2019-12-26)
Gobernu Kontseiluak onartu du etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta kreditu-erakundeen arteko finantza-lankidetzarako Dekretua.
Dekretu horren bidez kreditu-erakundeekin finantza-lankidetzako baldintzak arautzen dira, 2019. eta 2020. urteetan etxebizitzaren eta lurzoruaren arloetan eta 2019tik 2023ra birgaitze-arloan —Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren bidez— babes daitezkeen jarduketak burutzeko. Horri esker, finantza-tresna eta finantziazio-modalitate gehiago egongo dira, oso tasa- eta epe-baldintza aproposekin, etxebizitza-arloan babes daitezkeen jarduketak burutuko dituzten pertsonentzat.
Birgaitzeko Finantza Tresna Bereziaren sorrera nabarmendu behar da. Tresna horrek Etxebizitza Sailaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta kreditu-erakunde sinatzaileen arteko lankidetza definituko du, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jarduketak, irisgarritasun unibertsala eta energia-eraginkortasunaren hobekuntza finantzatzeko. Tresna horrek Etxebizitza Sailak emandako Bermatzeko Funtsa aurreikusten du. Funts horrek huts egindako mailegu bakoitzaren % 16 estaliko du. 30 milioi euro erabiltzeko izango dituen Funtsaren kudeaketa operatiboa Finantzen Euskal Institutuak gauzatuko du.
Dekretuak, gainera, etxebizitzaren arloan arautzeko premia zuten hainbat motatako xedapenak biltzen ditu.
- Babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak esleitzeko (kolektibo jakin bati zuzendutakoak izan ezik) kupoak ezartzen dira, honako ehuneko hauekin:
- Gazteak: egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gehienez.
- Eskubide subjektiboa: egokitu gabeko etxebizitzen % 40 gehienez.
- Premia Bereziko Kolektiboa: egokitu gabeko etxebizitzen % 10 gutxienez.
- Kupo Orokorra: egokitu gabeko etxebizitzen % 10 gutxienez. (Kupo bateko etxebizitzak erreserbatuta dauden kolektiboaren bizikidetza-unitateei edo pertsonei esleitzen ez zaizkienean, etxebizitza horiek kupo orokorrean sartuko dira).
- 70 urtez gorako pertsonei, etxebizitza baten titular izan arren, zuzkidura-bizitokiak esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta euren jabetzako etxebizitza Bizigune etxebizitza hutsen programan sartzen badute.
- Irisgarritasuna Sustatzeko Funts Berezi espezifiko bat sortzen da 65 urtez gorako pertsonentzat eta diru-sarrera gutxi edo finantziazioa eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. Funts hori irisgarritasun-obrak egiten laguntzeko erabiliko da. Funts horren bidez ordaindu ahal izango da helburu horretara zuzendutako gainerako dirulaguntza publikoek estaltzen ez duten irisgarritasuna hobetzeko birgaitze-lanen % 100. Ordainduko den portzentajea urteko errentaren eta bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera zehaztuko da, ondorengo taulan ezarritakoa betez:
|
BIZIKIDETZA UNITATEKO KIDEEN KOPURUA |
||
DIRU SARRERA HAZTATUAK |
Kide 1 |
2. kide |
3 kide edo gehiago |
9.000 euro arte |
% 100 |
% 100 |
% 100 |
9.001 eurotik 12.000 euro arte |
% 75% |
% 100 |
% 100 |
12.001 eurotik 15.000 euro arte |
% 25 |
% 50 |
% 100 |
15.001 eurotik 18.000 euro arte |
% 0 |
% 25 |
% 50 |
18.001 eurotik 25.000 euro arte |
% 0 |
% 0 |
% 25 |
- Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko urteko ondorengo diru-sarrera muga hauek aldatu edo finkatzen dira:
- Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eurotik 25.000 euro arte (aldaketarik gabe)
- Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eurotik 25.000 euro arte (aldaketarik gabe)
- Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 9.000 eurotik 39.000 euro arte (beheko muga 3.000 eurotik 9.000 euro arte igotzen da)
- Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 12.000 eurotik 39.000 euro arte (beheko muga 9.000 eurotik 12.000 euro arte igotzen da)
- etxebizitza tasatu autonomikoak erosteko eta alokatzeko: 15.000 eurotik 50.000€ euro arte (beheko muga 12.000 eurotik 15.000 euro arte igotzen da)
- erabilera-lagapeneko erregimenean bizitokiak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzeko: 000 eurotik 39.000 euro arte (aldaketarik gabe)
- Hiri Errentamenduaren Legearen ondorioz etxebizitzatik kaleratu dituzten pertsona bereziki kalteberentzat (gaur egun gehienak) Dekretuak alokairuko etxebizitza publikoen esleipen zuzena ofizializatzen du, dagozkien oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenak egin ondoren. Era horretan, hipoteka exekutatze bidezko kaleratzeei ematen zitzaien tratamendua parekatzen da.
6. Irisgarritasun-jarduketak finantzatzeko eta etxebizitza hutsen jabeek egiten dituzten berrikuntza eta birgaitze guztiak —gutxienez 6 urtez, Bizigune eta ASAP alokatze publikoko programetan erabiltzea lagatzeko— finantzatzeko formalizatzen diren maileguen interesak ordaintzeko dirulaguntza-ildo berriak zabaltzen ditu Etxebizitza Sailak.