Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Gipuzkoako Foru Aldundiari 60 mila euroko dirulaguntza emateko, Oarsoaldean “Enpresa Bidelagun” proiektua egiteko, enpresa-azterketarako eta -sentsibilizaziorako tresnak diseinatzeko (Gobernu Bilera 2019-12-26)

2019.eko abenduak 26

“Enpresa Bidelagun” proiektuak enpresak langabeen eta pertsona ahulen enplegagarritasun-prozesuetan lanpostuak eta aberastasuna sortzen dituen eragile ekonomiko gisa duen eginkizuna nabarmendu du

Helburua: azterketa-proiektu baten bidez, enplegutik urrunduen dauden pertsonen enplegagarritasunean sentsibilizatuta dauden enpresen sarea sortzea.

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari Gipuzkoako Foru Aldundiari 60 mila euroko dirulaguntza emateko, Oarsoaldean “Enpresa bidelagun” proiektua egiteko, enpresa-azterketarako eta -sentsibilizaziorako tresnak diseinatzeko.

Beatriz Artolazabal sailburuak azaldu duenaren arabera, “elkarlaneko lanetik, eskualde-garapenaren eremuan, eskualdean diharduten agenteen lana eta enplegua aktibatuko duten ekimenak errazteko sare integratuak sortuko dituzten jarduketak abiarazi nahi dira. Proposamen horrekin, pilotu bat egingo da Oarsoaldean, eskualdeko enpresen eta lan-merkatutik urrunduen dauden kolektiboen artean konfiantzazko espazioak sortzeko”.

Oarsoaldea lehentasunezko arreta-guneetako bat da; bertan, gunea dinamizatu ahal izateko mekanismoak antolatu behar dira, enplegu- eta ongizate-sortzaileak direnak, eta eskualdeko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak eta, oso bereziki, laneratzeko zailtasun gehien duten kolektiboena, besteak beste, iraupen luzeko langabeena.

“Enpresa Bidelagun” proiektuaren helburua da enpresak beren inguruneko langabeen eta, bereziki, egoera ahulenean dauden pertsonen enplegagarritasun-prozesuetan lanpostuak eta aberastasuna sortzen dituen eragile ekonomiko gisa duen eginkizunari erantzutea.  Helburu nagusia da, azterketa-proiektu baten bidez, enplegutik urrunduen dauden pertsonen enplegagarritasunean sentsibilizatuta dauden enpresen sarea sortzea.

Konfiantzazko harreman horietatik abiatuta, badaude erronka berezi batzuk, besteak beste, langileen kudeaketari eta enpresen beharrei buruzko zuzeneko informazio-bilketa, kolektibo horietarako enplegu-arloko lankidetza-akordioak lortzea, enpresak kronifikazioaren eta langabeziaren arazoari buruz sentsibilizatzeko tresnak diseinatzea eta, horrela, gizarteratze- eta laneratze-prozesuan iraupen luzeko langabeen enplegagarritasuna areagotuko duten jarduketen orientazioan eta diseinuan zuzenean eragitea.

elkarEKIN 2016-2020 Gizarteratze Planaren bidez, Aldundiak desberdintasunak murrizteko dihardu lanean, eta ekonomia- eta gizarte-kohesioan doa aurrera; horrela, bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonen, enplegagarritasun maila ertaina-baxua duten langabeen eta lan-ezegonkortasunean dauden langabeen gizarte-inklusioari bide eman eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, enplegurako eta okupaziorako sarbiderako bide ematen duten neurrien bidez eta lan-baldintzei eta okupazioari eutsiz eta hobetuz; horretarako, eragile publikoak, pribatuak eta sozietate zibila inplikarazten ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko