Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkoreka: "Espainiako Gobernua zenbat eta lehenago egon, hobe"

2019.eko abenduak 26

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera.

Josu Erkorekak espero du "lehenbailehen" Espainiako Gobernu egonkor bat egotea, arlo ekonomiko, politiko eta sozialean egiteke dauden erronkei heldu ahal izateko. Kazetariei erantzunez, "euskal agendari" arreta bateratua ematea premiazkoa dela erantzun du, besteak beste, egiteke dauden transferentzien egutegiari berriro heltzea.

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

Gobernu Kontseiluak onartutako gaien inguruan, Josu Erkorekak azpimarratu du baimena eman zaiola Finantzen Euskal Institutuari “ABE PRIVATE EQUITY FUND” arrisku-kapitaleko funts berriko 12 milioi euroko partaidetzak sinatzeko. Funts hori partaidetza publiko-pribatuarekin sortu da. Alde publikoa hiru foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Kreditu Ofizialaren Institutuak eta Europako Inbertsio Funtsak sinatzen dute, besteak beste. Partaidetza pribatua finantza-erakundeei, enpresa-taldeei edo borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei dagokie, besteak beste. 

Funts hau sortu berria da. Lehen fase honetan, 75 milioi euroko harpidetza-konpromisoak lortzea espero da, baina helburua da kapitala 200 milioi euro artekoak izatea.

ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN EUSKAL SISTEMA

Era berean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela  1 milioi euroko laguntzetarako, oinarrizko eta bikaintasuneko 4 ikerketa-zentrotarako. Honako hauek dira zentroak: Achucarro, Biofisika Bizkaia fundazioa, Materials Physics Center eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Laguntza ikerketa-lana sustatzeko zientzia-ekipamendua eta -azpiegiturak eskuratzera bideratzen da. Hori da “2020ko Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Plan”aren helburuetako bat. 

FARMAZIA GASTUA

Gobernu Kontseiluak 522 milioi euroko partida ere onetsi du, 2020an farmazia-gastua finantzatzeko.  Zenbateko horren bidez, herritarrei errezeta elektronikoaren bidez agindutako medikazioa finantzatuko da. Eusko Jaurlaritzak farmazia-gastua farmaziako profesionalen elkargoekin hitzartutako sistema baten bidez finantzatzen du. Sistema hori arrakastatsua da, eta aukera ematen du familiek medikazio egokira erraz eta eraginkortasunez jotzeko aukera izan dezaten laguntzeko. Euskadi aitzindaria da farmazia-arretan. 

  1. urte honetan, 33 milioi eta erdi preskripzio baino gehiago zenbatu dira errezeta elektronikoaren bidez.

ETXEBIZITZA ETA INGURUMEN DEKRETUAK

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak dekretu bi aurkeztu ditu gaur. Batetik “Kreditu-erakundeekiko finantza-lankidetzarako dekretua, etxebizitza eta lurzorua finantzatzeko dekretuaonartu du Gobernu Kontseiluak. 

Bestetik Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak “Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko legea garatzen duen dekretuarennondik norakoak ere azaldu ditu. 

EUSKARA PLANA

Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ere hartu du hitza. Gaur onetsi den “2020-2023rako eremu sozioekonomikorako Euskara Planaazaldu du berak.

Gai zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak