Eu

Argitaratu dira AP-68 autobidea Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei transferitzeko dekretuak

2019.eko abenduak 20
  • Bi lurralde historikoek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera autobideko 77,5 kilometroen, funtzioen eta zerbitzuen titulartasuna hartzen dute, 1,9 milioi euroko balorazioarekin
  • Arabako Foru Aldundia 55,2 kilometroz arduratuko da eta Bizkaikoa, gainerako 22,3 kilometroez
  • Horrela % 100ean foru-titulartasunekoa da errepideen euskal mapa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta lurralde historikoetakoetan argitaratzen dira, gaur, AP-68 autobidearen Bilboko udalerriaren eta Euskadiko eta Burgosko mugaren arteko zatia Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoei eskualdatzeko dekretuak, joan den abenduaren 5ean egindako bi transferentzia-batzorde mistoetan adostu zen bezala. Hala, 2020ko urtarrilaren 1etik, autobideko 77,5 kilometroak Arabako eta Bizkaiko foru aldundien esku egongo dira.

Autobide-tarte hori Espainiako Gobernuak eskualdatu zuen aurtengo apirilaren 16ko Transferentzien Batzorde Mistoan. Gainera, akordioak zehazten zuen Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa subrogatuko zuela, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan.

Autonomia-erkidegoaren baterako erakundeen eta haietako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanen Legearen 7.a).8 artikuluak dakarrenaren arabera, errepide eta bideen plangintza, proiektu, eraikuntza, kontserbazio, aldaketa eta erabilera eta ustiapenerako eskumena lurralde historikoena baino ez da. Era berean, Gernikako Estatutuaren 10.34 artikuluak errepide eta bideen arloko eskumena lurralde historikoei dagokiela ezartzen du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, abenduaren 5eko ekitaldian eskualdatu zuen. Transferentzia horren ondorioz, euskal errepide-mapa % 100ean da foru-titulartasunekoa.

2020KO URTARRILA 

Abenduaren 5ean egindako bi transferentzia-batzorde mistoetan, dekretu gisa onartuko ziren eta gaur Euskadiko eta lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratu dira akordioak. Haietan, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, haien lurraldeetatik igarotzen den AP-68 autobidearen tartearen ondasun, eskubide eta betebeharrak onartzen dituztela zehazten da. Titulartasuna eskualdatzeko urteko kostua 1,9 milioi eurokoa da:

  • Arabako Lurralde Historikoa: 55,2 kilometro Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoen arteko mugaren (22+383 kilometro-puntua) eta Burgosko probintziarekiko mugaren artean (77+597 kilometro-puntua).
  • Bizkaiko Lurralde Historikoa: 22,3 kilometro Bilboko autobidearen hasieraren (0+000 kilometro-puntua) eta Arabako Lurralde Historikoarekiko mugaren artean (22+383 kilometro-puntua).

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA:

Era berean, AP-68 autobidea Gipuzkoako lurralde historikotik igarotzen ez bada ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du aipatutako transferentziaren ondorio ekonomikoak doitzeko baldintzak onartzen dituen dekretua, Ekonomia Itunetik datozen baliabideen banaketa-ereduaren izaera integratua dela eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak