
Jon Azkuek arrantza sektoreko euskal enpresak babestu ditu Seafood 2011ean
Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea eta Jokin Díaz Arrantza zuzendaria izango dira hitzordu horretan.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila EUROPEAN SEAFOOD EXHIBITION azokaren XIX. edizioan egongo da, bertan parte hartuko duten arrantzaren eta eratorrien arloko 9 euskal enpresei babesa ematen. Lehiaketa maiatzaren 3tik 5era egingo da Bruselako Parc des Expositions azoka-esparruan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren pabiloian (7. halleko 7-1717 standean), arrain freskoan, izoztuan, prestatutako jakietan eta kontserbetan espezializatutako enpresen ordezkariak egongo dira. Eusko Jaurlaritzak azoka horretan parte hartzea nazioarteko merkatuetan EAEko Elikagaien Industriako produktuak Sustatzeko Planaren zati da.
Horretarako, Bruselaraino joan dira Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea eta Jokin Díaz Arrantza zuzendaria, "hitzordu horrek sektore osoarentzat duen garrantziaren jakitun".
Standean, azokak iraungo duen hiru egunetan zehar, erakusketako produktuak eskainiko dira dastatzeko, eta menua ARTXANDAKO OSTALARITZA ESKOLAko sukaldariek landuko dute (euskal sukaldaritza tradizionala).
Arrantzatutako produktuen eta arrantzatu eta eraldatutakoen Plan Estrategikoa ezartzeak modu adierazgarrian dinamizatu du sektorea; inbertsio handiak egiten ari dira industria eraldatzailea hobetu eta berritzeko.
Arrantza-industriak berariazko pisua du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian, euskal itsasertzeko bizi-iturriei esker; espezie ugari eta kalitatezkoak izatea dute bereizgarria, eta beren produktuak munduko merkatu nagusietan merkaturatzen dira.
EAEko arrantza-ontziteriaren ezaugarria arrantza-tresna tradizionalak erabiltzea da, itsasoko ekosistemarekin errespetuz jokatzeko eta espezieen jasangarritasunari laguntzeko.
2011KO EUROPEAN SEAFOOD AZOKAN EGONGO DIREN PRODUKTUAK ETA ENPRESAK
IZEN KOMERTZIALA |
WEB ORRIA |
PRODUKTUAK |
HIJOS DE JOSE SERRATS, S.A. |
HEGALUZEA OLIBA-OLIOTAN, ANTXOA-XERRAK OLIBA-OLIOTAN, MUSKUILUAK ESKABETXEAN, SARDINA TXIKIAK OLIBA-OLIOTAN, ITSAS TRIKUEN KABIARRA |
|
LA BACALADERA |
HOZTUTAKO ARRAINA, ARRAIN GAZITUA, ARRAIN IZOZTUA, KONTSERBAK |
|
ALKORTA BAKAILAOAK |
BAKAILAO GEZATU HOZTUA, BAKAILAO IZOZTU GAZI-GEZA, BAKAILAO GAZITUA, OLAGARRO EGOSIA |
|
YURRITA E HIJOS, S.A. |
ANTXOAK, BOKARTAK, HEGALUZEA, 5. SORTAKO PLATER PRESTATUAK, ARTISAU-KROKETAK, HUTSEAN PRESTATUAK |
|
"SAN PEDRO" ARRANTZALEEN KOFRADIA - IZOZTE PLANTA |
|
BERDELA, SARDINA, HEGALUZEA, TXITXARRO ARRUNTA, BERDEL-HANBURGESA |
FECOPE |
SALEROSLEEN ELKARTEA |
|
NORTINDAL SEA PRODUCTS, S.L. |
TXIBIA TINTA NATURALA, ITSASKI-HONDOA, PAELLA-SALTSA, ANGULAREN ORDEZKOA |
|
PESCADOS LLORENTE S.L |
DENETARIKO ARRAIN FRESKOAK: OILARRA, LEGATZA, ITSAS AINGIRA, ANTXOA, SARDINA, BERDELA |