Eu

Lanbidek Prestakuntza Kontua sortu du, pertsonen enplegagarritasuna areagotzeko, lanbide-profil bakoitzera egokitutako prestakuntza-ibilbideen bitartez

2019.eko abenduak 19
  • Edozein pertsonak erregistratu edo eguneratu ahalko ditu bere lanbide-gaitasunak, lan-esperientzia edo beste edozein prestakuntza-mota
  • Lanbideren enpresa eta zentro laguntzaileek ere prestakuntza-kontu berrian erregistratutako informazioa baliatu ahalko dute

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a     

                                                                                                   

Lanbideren sareko 42 bulegoek eta www.lanbide.net web bidez, gaurtik aurrera, zerbitzu berria eskainiko dute, merkatuaren ezaugarrietara eta pertsona bakoitzaren lanbide-gaitasunetara egokitzen den lanpostu batera jotzeko aukerari bide emateko. “Gure erabiltzaileentzat gero eta eraginkorragoak diren zerbitzu eta programak eskaintzearen alde egiten dugun apustuan, Prestakuntza Kontua izeneko zerbitzua sortu dugu, langileen okupazio-maila hobetzeko, enplegurako prestakuntzaren bidez”, esan du Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, zerbitzu berria aurkeztean.

Prestakuntza Kontua tresna informatiko batetik abiatzen da; bertan, edozein pertsonak erregistra edo egunera ditzake bere lanbide-gaitasunak, lan-esperientzia edo beste edozein prestakuntza-mota (ikastaroak, titulazioak, hizkuntzak, lanbide-txartelak etab.).

Kasu bakoitzean emandako informazioaren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuak banako prestakuntza-ibilbidea prestatuko du, pertsona bakoitzaren lanbide-gaitasun berezietatik abiatuta eta haiek lan-merkatuaren eskarira egokituta. “Prestakuntza Kontutik eskuratzen ditugun datuekin, pertsona bakoitzaren lanbide profilera eta enpresen eskarietara egokituago dauden prestakuntza-ibilbideak eskaini ahalko ditugu”, esan du Belandiak.

Era berean, erabiltzaileek beren lan-esperientziako datuak kontsultatu ahalko dituzte, eta profesionaltasun-ziurtagiri bati edo akreditazio partzial bati lotutako titulu bat bidaltzeko eskatu.

Enpresak, Lanbideko zentro laguntzaileak bezala, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko den erakundearen produktu berriaren emaitzen onuradun ere izango dira. Haren zuzendari nagusiaren hitzen arabera, “enpresak beren profesionalen gaitasuna zuzentzera edo bideratzera orienta ditzakegu, merkatuaren eskakizunei erantzuteko eta haien produktibitatea areagotzeko eta, hala, langile okupatuen trebakuntza- eta akreditazio-maila hobetzeko”.

Modu berean, prestakuntza-zentroek beren enplegurako prestakuntza-ikastaroetan izena eman duten pertsonen gaitasun eta errekerimenduei buruzko informazioa jaso ahalko dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lanbide crea la Cuenta de Formación, un servicio que busca incrementar la empleabilidad de las personas mediante itinerarios formativos ajustados a cada perfil profesional