Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Erkidegoko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren arloko Lege Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta Publikoa. Ondorioak

2019.eko abenduak 18

Lege honen xedea da Euskadiko Memoria Historikoaren aldeko politika publikoak arautzea eta Gerra Zibilean eta diktadura garaian arrazoi politiko zein ideologikoengatik edo erlijioagatik jazarpena edo indarkeria pairatu zuten pertsonen kalte moralak erreparatzeko helburuarekin, eta beren memoria pertsonal eta familiarra berreskuratzeko; horrez gain, balio eta printzipio demokratikoak bultzatu nahi dira eta ezagutzera eman Gerra Zibilean, diktadura frankistan eta trantsizioan gertatutakoa.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau