Berriak Segurtasuna

Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak aldeko txostena eman dio hainbat enpresa kimikoren Kanpoko Larrialdi Planen eguneratzeari

2019.eko abenduak 18

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduak 18.

 

Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeak osoko bilkura egin du Gasteizen, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela, eta aldeko txostena eman die arrisku kimikoarekin zerikusia duten Euskadiko sei enpresaren Kanpoko Larrialdi Planen eguneratzeari eta, hala dagokion kasuetan, berrikuspenari.

Aldian behin egin behar den eguneratze hori honako enpresa hauei dagokie: Guardian Llodio Uno SL, Maier S Coop (Ajangiz), Petronor (Muskiz) eta Ken One SLU (Hernani). Berrikuspena, berriz, beste hauei dagokie: TEPSA (Zierbena) eta Hernaniko Electroquímica.

Euskadiko Babes Zibilerako Batzordea erakundeen arteko organo bat da, eta bertan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Osasun Saila, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Lehendakaritza, hiru foru-aldundiak, Eudel –Euskadiko Udalen Elkartea eta Estatuak EAEn dituen ordezkariordetzak daude.

Bileran Batzordeak hiru taktika operatibo berri hauen eguneratzearen aldeko txostena ere eman du: Gertakariak Jokabide Autolitikoekin lotuta, Bilaketa eta Erreskatea kolapsatutako egituretan eta Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Plan Bereziaren (Itsasertza) aktibazioa.

Aldi berean, Batzordeak aldeko txostena eman die Barakaldoko Loiola, Lekeitioko Zulueta, Mungiako Laukariz, Orduñako Gartxeta eta Legazpiko Barrendiola urtegien larrialdi planei ere.

Azkenik, Batzordeak Ermuako, Plentziako eta Azkoitiko Udal Larrialdi Planak baimendu ditu.

Iruzkin bat
  • @rgartzia
    2019.eko abenduak 20

    Comentario de Twitter:
    La Comisión de Protección Civil de Euskadi informa favorablemente de la actualización de los Planes de... https://t.co/nrXXsvyLFd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak