Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du 2020an diru-sarrerak bermatzeko errentarako aurreikusitako gastua, guztira 370.000.000 euroan (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019-12-17
  • Lurralde-banaketa: Araba, 59.427.150,77 euro; Gipuzkoa, 82.448.720,00 euro, eta Bizkaia, 228.124.129,23 euro

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du 2020an diru-sarrerak bermatzeko errentarako aurreikusitako gastua, guztira 370.000.000 euroan. Honela banatzen da, lurraldeen arabera: Araba, 59.427.150,77 euro; Gipuzkoa, 82.448.720,00 euro, eta Bizkaia, 228.124.129,23 euro. 

Diru-sarrerak bermatzeko errenta aldian behingo prestazioa da, ekonomikoa, oinarrizko beharrei lotutako gastuei eta gizarteratzeko prozesu baten ondoriozko gastuei erantzuteko nahikoa diru-sarrera ez duen bizikidetza-unitatea eratzen duten pertsonei zuzenduta.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitu beharreko gastua da, eta aurretiaz izapidetu da gastu-espediente hau; izan ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoa hilekoa da. Beraz, hura kudeatzeko eta ordaintzeko ardura duen organoak, Lanbide –Euskal Enplegu Zerbitzua– erakunde autonomoak, 2020ko urtarriletik hura finantzatzeko baliabide ekonomikoak dituela bermatu behar da.

Testuinguru horretan, 2020an diru-sarrerak bermatzeko errentaren bilakaerari buruzko aurreikuspenak guztira 370.000.000 eurokoak dira. Kopuru hori honela banatzen da, lurraldeen arabera: Araba, 59.427.150,77 euro; Gipuzkoa, 82.448.720,00 euro, eta Bizkaia, 228.124.129,23 euro.

 

DSBE-AREN GASTUAREN BILAKAERA 2020AN

 

ARABA

GIPUZKOA

BIZKAIA

EAE

Urtarrila

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Otsaila

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Martxoa

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Apirila

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Maiatza

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Ekaina

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Uztaila

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Abuztua

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Iraila

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Urria

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Azaroa

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

Abendua

   4.952.262,56 €

   6.870.726,67 €

   19.010.344,10 €

  30.833.333,33 €

GUZTIRA

  59.427.150,77 €

  82.448.720,00 €

  228.124.129,23 €

 370.000.000,00 €

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko