Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta EITBk hitzarmena sinatu dute, Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko

2019.eko abenduak 18
  • Bi urtean behingo hitzarmena da, eta haren helburua da, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, sozietate zibil indartsuari eta parte-hartzaileari “ahotsa eman eta hura sustatzea”

Euskal Irrati Telebistak eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, gaur, “Sareen Sarea”ren egoitzan, bi urtean behingo hitzarmena sinatu dute, Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko.

Akordio horren bidez, urtean zortzi kanpaina solidario zabalduko dira eta, haien bidez, “Sareen Sarea”n gizarte-inklusioaren alde eta pertsona ahulenen eta zaurgarrienen defentsan taldekatutako erakundeen ekintza boluntarioaren errealitatea emango da ezagutzera.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ziurtatu du “kanpaina horien baterako helburua sozietate zibil antolatuari, dinamizatuari, indartsuari eta parte-hartzaileari ahotsa ematea eta hura sustatzea” dela.

Hitzarmen horretara 400.000 euroko inbertsioa bideratuko da, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan.

Artolazabal sailburuarekin batera, hitzarmenaren sinaduran Maite Iturbe Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak eta Pablo González Sareen Sareko eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidenteak ere parte hartu dute.

Maite Iturbek nabarmendu du hitzarmena komunikazio-zerbitzu publiko gisa gizarte-erantzukizun korporatinoko jarduketa-programan sartzen dela.

Pablo Gonzálezek azpimarratu ditu hitzarmen horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeei irekitzen dizkien aukerak, eta zenbait adibide jarri ditu: akordio honen etekina atera ahalko duten nazioarteko egunak, ekitaldi solidarioak, jardunaldiak eta bestelako ospakizunak.

Ekimen hori 2017an onetsitako Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategian aurreikusitako ekintzen artean dago, bai eta estrategia hori garatzeko 2018-2020 aldirako legegintzaldi-planean aurreikusitakoen artean ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2019.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🤝 Gobierno Vasco y @eitb suscriben un convenio para la promoción del Tercer Sector Social de Euskadi ➡︎ https://t.co/l2PdOIvNhb

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2019.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🤝 Gobierno Vasco y @eitb suscriben un convenio para la promoción del Tercer Sector Social de Euskadi ➡︎ https://t.co/l2PdOIvNhb

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo González