Berriak Kultura
Eu

Auzolandegien aurkezpena 2011

2011.eko maiatzak 03

 

Eusko Jaurlaritzak 500 plazatik gora eskaini ditu udako auzolandegietan

 

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2011rako auzolandegien deialdia. Hori dela eta, Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eta Natxo Rodríguez Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendariak prentsaurreko bat eman dute deialdiak dakartzan nobedadeak azaltzeko, aurten 537 plaza eskainiko baitira.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 26 urte daramatza auzolandegiak antolatzen, hain zuzen, Euskadiko udalen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren laguntza duen programa. Horietaz gainera, programak autonomia erkidego guztiekin, Espainiako Gazteria Institutuarekin eta atzerriko beste entitate batzuekin dihardu elkarlanean programa garatzeko. Horri esker, plazak trukatzearen bidez, euskal gazteek aukera izaten dute beste erkidego batzuetan eta atzerrian lan egiteko.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Lan-proiektua nolakoa den, auzolandegi mota asko daude: arkeologiakoak, ingurumenekoak, artea eta sormena lantzen dutenak, nekazaritza alorrekoak, kultura-ondarea berreskuratzekoak, arkitektura-ondarea berreskuratzekoak, auzolandegi sozialak (ahalmen urritasunak dituzten pertsonekin, haurrekin, pertsona adintsuekin... lan egitekoak), komunikazioaren alorrekoak, jaialdiak antolatzearen ingurukoak eta abar.

Jarduera honetan parte hartzeko, gazteek Euskadiko udalerriren batean erroldatuta egon behar dute 2011ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik. Adin-tartea, gainera, 18 eta 30 urte bitartekoa izan behar du eta, nazioarteko auzolandegietan, ingelesa ongi menderatzea eskatuko da.

Auzolandegien aurtengo edizioak 537 plaza inguru eskainiko ditu: 326 plaza Euskadiko auzolandegietan, 100 gainerako autonomia erkidegoetan, eta 111 atzerrian.

Informazio gehiago:

www.gazteaukera.euskadi.net

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)