Eu

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du 79.500.000 euroko gastua, etxebizitzaren prestazio osagarrirako (EPO), 2020an (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du, 2020rako, 79.500.000 euroko gastua, etxebizitzaren prestazio ekonomikorako (EPO), diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko legean ezarri bezala.  Legean arautzen diren prestazio ekonomikoen artean, etxebizitzaren prestazio ekonomikoa (EPO) dago; aldian behingo prestazio ekonomikoa da, eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) osagarri gisa dago antolatuta, haren edozein modalitatetan. EPOa prestazio horien titularren etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren alokairu-gastuekin lotutako beharrei erantzutera bideratzen da.

Gastu-espediente horren aurretiko izapidetzearen motiboa da, estaltzen duen prestazioaren izaerarekin berarekin eta haren onuradunen egoerarekin bat etorriz, etxebizitzaren prestazio osagarriaren ordainketa hilekoa dela, osatzen duen diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketaren aldi berekoa; beraz, bermatu egin behar da hura kudeatzeko eta ordaintzeko ardura duen organoak, Lanbide erakunde autonomoak, 2020ko urtarriletik hura finantzatzeko baliabide ekonomikoak izatea.

Testuinguru horretan, etxebizitzaren prestazio osagarriaren (EPO) bilakaerari buruzko aurreikuspenak, 2020rako, honako hauek dira: 79.500.000 euro banatuko dira, lurraldeen arabera, honela: Araba:         12.655.635,57 euro; Gipuzkoa,   19.177.801,68 euro; Bizkaia: 47.666.562,75 euro.

 

EPO-AREN GASTUAREN BILAKAERA 2020AN 

  ARABA GIPUZKOA BIZKAIA EUSKADI
Urtarila 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Otsaila 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Martxoa 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Apirila 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Maiatza 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Ekaina 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Uztaila 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Abuztua 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Iraila 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Urria 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Azaroa 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Abendua 1.054.636,30 € 1.598.150,14 € 3.972.213,56 € 6.625.000,00 €
Guztira 12.655.635,60 € 19.177.801,68 € 47.666.562,72 € 79.500.000,00 €

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko