Berriak Hezkuntza
Eu

Dirulaguntza Udako Euskal Unibertsitateari, unibertsitate-master titulua abian jar dezan (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, erabaki du 20.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Udako Euskal Unibertsitateari "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra" unibertsitate-masterraren titulua abian jartzean sortutako gastuak finantzatzeko. Master hau, UPV/EHUren ikastegi atxikia den Goimailako Online Institutuaren (GOI.EUS) bidez emango du UEUk.

Goimailako Online Institutua (GOI.EUS) prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia da, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) esparruan egituratua, eta ingurune digitalek esparru guztietan duten gero eta eskari eta presentzia handiagoari erantzuten dio. Modu horretan, formakuntza online eskaintzen du, modalitate honetan euskarazko unibertsitate-irakaskuntza sustatzeko beharrari erantzuna emateko.

Aipaturiko Unibertsitate-masterrak prestakuntza psikopedagogikoa eta didaktikoa emango die ezagutzaren edozein arlotan lizentziatu eta graduatuei, irakaskuntza-lanbidean jardun ahal izan daitezen Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, hizkuntzen irakaskuntzan, Lanbide Heziketan zein hezkuntza-orientazioan. Hezkuntza Sailak, laguntza honen bidez, Udako Euskal Unibertsitatea UPV/EHUrekin elkarlanean garatzen ari den euskarazko irakasleen prestakuntzarako online masterra abian jartzeko proiektua babestu nahi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko