
Unescok euskal ondarearen garrantzia azpimarratu du
UNESCOko presidenteak Portugaleteko Zubi Eskegia eta Gasteiz bisitatu ditu gaur
Patxi López lehendakariak gonbidatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren koordinaziopean, UNESCOren ordezkari nagusia Euskadira etorri da bisita instituzionalean.
Davidson L.Hepburn UNESCOren Biltzar Nagusiaren presidentea Euskadira egindako bidaiarekin jarraituz doa. Gaur Bizkaiko Zubi Eskegia bisitatu du, UNESCOk 2006an Gizadiaren Ondare izandatu zuena. Hepburn jauna Eusko Jaurlaritzaren ordezkariekin egin du zubiaren ibilbidea. Baita beste hainbat instituzioen ordezkariekin ere, besteak beste, Mikel Torres, Portugaleteko alkatearekin eta Imanol Landa Getxoko alkatearekin.
Bisita instituzionala Gasteizen jarraitu du. UNESCOko presidentea Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin egin du ibilbidea. Hauekin batera, Patxi Lazcoz, Gasteizko alkatea eta Xabier Aguirre Arabako ahaldun nagusia izan dira. Gaurko bisita Gesaltza-Añanan bukatu da.