Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren hitzetan Inaxio Uria ´beldurraren aurrean duintasunaren eta iraunkortasunaren irudia´ da

2009.eko abenduak 02

Bihar ETAk enpresari gipuzkoarra hil zuela urte bat beteko da

Patxi López lehendakaria Zaisa taldearen bulego-egoitza berriaren inaugurazioan izan da. Dorre hau Altuna eta Uria enpresak gauzatu du, eta inaugurazioan izan da, halaber, iaz biharko egunean eraildako enpresariaren familia. Lópezek ´besarkada bero´ bat bidali die bere senitarteko, lagun, langile eta zuzendariei, eta Uria ´bizi osoa herri honen alde lan egiten eman zuen borrokalari nekaezina´ zela adierazi du.

Patxi López lehendakariak Inaxio Uria gogora ekarri nahi izan du bere hilketaren lehenengo urteurrenaren bezperan. "Euskal langilea, borrokalari nekaezina, bere bizi osoa herri honen alde lan egiten eman zuena eta herri honen hondamena eta gainbehera besterik bilatzen ez dutenek hil zutena", horrela definitu du Lópezek ETAk hildako enpresaria, Irunen Altuna eta Uria enpresak egin duen Zaisa enpresaren eraikin berriaren inaugurazioan.

Ekitaldi honetan, lehendakariaz gain, Uriaren senideek, enpresako zuzendari eta langileek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako diputatuak.

Lópezek ekitaldian "agur bero" bat bidali die Uria enpresako zuzendariei, langileei eta, jakina, enpresariaren senideei. Bihar ekitaldi publiko batean gogoraraziko dute Inaxio Uria eta bertan izango da, halaber, lehendakaria. "Gaur inauguratuko dugun eraikin hau beldurraren aurrean duintasunaren eta iraunkortasunaren irudi gisa agertzen da", hitz horiekin deskribatu du Lópezek Zaisa garraioen enpresaren Irungo egoitza berria, "Inaxioren azken lanetako bat, Euskadiri aurrera egiten lagunduko diona eta denboran kriminal-talde horrek baino gehiago iraungo duena, haien ibilbidea jada motza baita", azpimarratu du.

"Euskal langilea, borrokalari nekaezina, bere bizi osoa herri honen alde lan egiten eman zuena eta herri honen hondamena eta gainbehera besterik bilatzen ez dutenek hil zutena", horrela definitu du lehendakariak Inaxio Uria.

Proeiktu estrategikoa

Inaugurazioan zehar, lehendakariak egun honen oroitzapenezko plaka bat desestali du eta jarraian Iranen garrantzi estrategikoa nabarmendu du, mugako udalerri bat delako. Zaisaren eraikin berriaren kokapena, lehendakariaren ustez, "bere burua berrasmatzen dakienaren" adibide bat da, mugak irekitzea eragin zuen krisi urteetan gertatu zen bezala. "Irungo hiriarentzat arazo bat izan zitekeena, Zaisan hobetzeko aukera bihurtzen jakin zuten, Frantziarantz zubiak egiteko eta EBtik zetozkigun aukera guztiak baliatzeko aukera ezin hobea", nabarmendu du Lópezek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria