NIK Patrika Digitala
Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du Elkargi gehienez 552.000€-ko zenbatekoaz (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019-12-17
  • Elkargi azarora arte 257 milioi euroko zenbatekoa formalizatu du; zenbateko horretatik, 190 milioi euro finantza-abalei dagozkie eta urtearen itxieran saldo metatua 880 milioi eurotik gorakoa izango da

Gobernu Kontseiluak onartu du Elkargi elkar bermatzeko elkarteari zuzeneko diru-laguntza ematea; diru-laguntza gehienez 552.000€-koa izango da, eta  elkartearen hornikuntza teknikoen funtsa indartzera zuzenduko da. Eman beharreko diru-laguntza Elkargi, S.G.R.arekin elkarlanean jarduteko hitzarmen baten bidez bideratuko da.

Eusko Jaurlaritzak, Ogasun eta Ekonomia Sailaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txikien eta ertainen finantzaketa-baldintzak hobetzen laguntzen du, eta, horretarako, hitzarmenak sinatzen ditu zenbait finantza-erakunderekin. Hitzarmen horien artean barnean hartu dira elkar bermatzeko sozietateekin formalizatutakoak.

Horretarako, eta Elkargi, S.G.R.k arlo horretan egindako lan handia aintzat hartuz, erabakiaren helburua da elkarte horren funts propioak indartzea elkartearen hornikuntza teknikoen funtsa gehitzearen bidez. Horri esker, abalak emateko elkartearen ahalmena handituko da eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txikien eta ertainen eta banako enpresaburuen eta profesional autonomoen finantzaketa-aukerak areagotuko dira.

Elkargi S.G.R.k, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, urte honetako azarora arte guztira 190 milioi euro eman ditu finantza-abaletan, eta, hartara, antzeko zenbatekoa duten maileguak eta kredituak formalizatu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko finantzaketa sustatuz. Urte amaieran saldo metatua 880 milioi eurotik gorakoa izango da.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @gananzia
    2019-12-18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno subvenciona a Elkargi por un importe máximo de 552.000 € (Consejo de Gobierno 17-12-2019) https://t.co/nhjPiBmwT0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko