Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritza “2019ko Bilboko Ospetsua” izendatzeko ekitaldian izan da

2019-12-17

Eusko Jaurlaritza “2019ko Bilboko Ospetsua” izendatzeko ekitaldian izan da gaur. Bilboko Udaletxeko Arabiar aretoan egin den ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte.

Aurten Mari Puri Herrero margolari, eskultore eta grabatzaileak, Jaime A. Gil Lozano hortzen estetikaren arloan nazioarteko erreferenteak, Marta Macho matematikariak eta Javier Salgado saskibaloi jokalariak jaso dute “2019ko Bilboko Ospetsua” izendapena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)