Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eusko Jaurlaritzak Arabako Ganberari dirulaguntza emango dio, langabezian dauden pertsonentzat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzat merkataritza-sektorean mentoringeko eta tutoretzako proiektua diseinatzeko (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019-12-17

Gobernu Kontseiluak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, oniritzia eman dio Arabako Ganberari 30.000 euroko dirulaguntza emateari; haren bidez, langabezian dauden pertsonentzat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzat merkataritza-sektorean mentoringeko eta tutoretzako proiektua diseinatuko da.

Proiektua berritzailea da merkataritzaren eta salmenten sektorean,  langabezian dauden pertsona eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzat, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza izango du, mentoringeko eta tutoretzako proiektua garatzeko, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboek lan-merkatuan integra daitezen lortzeko trebetasunak eskura ditzaten. Halaber, horren bidez, euskal enpresetako profil horietako beharrei erantzuten zaie.

Arabako enpresa txiki eta ertainek Arabako Merkataritza Ganberari jakinarazi diote zailtasunak aurkitzen dituztela “sustapenerako eta salmenta eraginkorretarako ekintzak aurrera eramateko”. Enpresa horietako askoren bereizgarriak honako hauek dira: fabrikazio-prozesuetako kalitatea, haien gaitasun teknikoa eta industria-tradizioa. Baina “merkataritza-defizit garrantzitsuak dituzte komunikazioan eta marketinean, hizkuntzetan eta merkataritza-hizkuntzetan eta nazioartekotzean. Enpresek zailtasun larriak izaten dituzte merkataritza-sektorearekin eta salmentekin zerikusia duten postuak betetzeko; izan ere, ez dituzte aurkitzen lanpostu horiek betetzeko ezinbestekotzat jotzen diren gaitasun pertsonal batzuk”.

Proiektuaren helburua da, batetik, merkataritzaren eta salmenten sektorean lan egiten duten edo lan egin nahi duten pertsonek izan behar dituzten gaitasun teknikoak eta pertsonalak zehaztea, eta, bestetik, lan-merkatutik urrunduago dauden baina merkataritza-sektorearekin bat datozen gaitasunak dituzten kolektiboentzako gaitasun tekniko eta pertsonalak eskuratzeko prozesu osoa hartzen eta batzen duten prozesu berritzaileak sartzea.

Lan-prozesua honako hau izango da: lurraldeko enpresetan salmenten sektorean lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta pertsonalak identifikatzea. Eta kontuan izango du Arabako lurralde-ikuspena, kuadrilletan aplikatu ahal izango dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko