Berriak Lehendakaritza
Eu

2020rako lan plangintza adostu du gaur sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako mahaiak

2019.eko abenduak 13

Gaur goizean, sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako mahaia bildu da Gasteizen. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida buru izan duen bilera batean, 2020rako lan-plana adostu da. Lan-plan honetan prestakuntzan sakontzea, lantaldeak sortzea, informazio- eta prestakuntza-materialak sortzea, adierazle komunen multzo bat diseinatzea eta egoitza eta baliabide anbulatorioak ekonomikoki babesten jarraitzea azpimarratzen dira, besteak beste.

Emakundek koordinatzen duen mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak: Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Foru aldundiek, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Fiskaliak parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak