Berriak Osasuna
Eu

Sei pertsona, osasun zentroetara bideratuta, haize-denboralearen ondorioz

2019.eko abenduak 13

Osakidetzako larrialdi zerbitzuek sei irteera egin dituzte atzo gauetik, Euskadin haize eta euri denboralea dela eta. Larrialdietan artatu behar izan dituzte, batez ere haize ufadek eragindako erorikoak direla eta.

Lurraldeka, osteguneko 21:00etatik, gaurko 11:00etara, 5 anbulantzia irten dira Gipuzkoan eta 1 Bizkaian. Haizearen ondorioz erori den txirrindulari bati eragindako lesioak artatu dituzte osasun zerbitzuek, baita lurrera erori diren edo aparkatutako ibilgailuen kontra jo duten hainbat oinezkori ere.

Osasun Sailak arreta jartzea gomendatu die pertsona guztiei, bereziki ahulenei, haize bolada bortitzek gaur arratsaldera arte iraungo baitute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduren 13a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    ❗️💨 Sei pertsona, osasun zentroetara bideratuta, haize-denboralearen ondorioz ➕ https://t.co/XftJYimEUC

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko abenduak 13

    Comentario de Twitter:
    ❗️💨 Seis personas son derivadas a centros sanitarios como consecuencia del temporal de viento ➕ https://t.co/CDOnN0IhSR