Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Gasteizko Santa Maria katedralari Europako Arkeologia Ondarearen 2019ko Saria emateko ekitaldian izan da gaur

2019-12-16

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Gasteizko Santa Maria katedralari Europako Arkeologia Ondarearen 2019ko Saria emateko ekitaldian izan da gaur. Arabako Ahaldun Nagusi eta Fundazioko preseinte Ramiro Gonzalezek jaso du Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) ematen duen sari hau, Agustin Azkarate Ondareari buruzko Ikerketa Taldeko zuzendari eta EHUko Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrako zuzendariarekin. Europako Arkeologoen Elkarteko (EAA) presidente Felipe Criado Boadoren eskutik jaso dute saria.

Sailburuarekin batera, ekitaldian izan dira, bBeste batzuen artean, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko Alkatea, Carlos García Llata, Vitoria-Gasteizko Bikario Nagusia, Pedro Elosegui Arabako Batzar Nagusietako Presidentea, eta Jesús Loza Gobernu Ordezkaria egon dira ekitaldian.

Bere esker oneko hitzaldian, Ahaldun Nagusiak eskerrak emateko hitzak izan ditu EAArentzat, arkeologia arloko Europako erreferentziazko erakunde nagusiarentzat, Fundazioak aurrera daraman lanarengatik. Halaber, “ondarea kontserbatzeko modu berrian Europako erreferente bilakatu gaituen proiektu paregabearen” indarra azpimarratu nahi izan du.

Europako Arkeologia Ondarearen Sariak

Arkeologoen Europako Elkartea erreferentziako erakundea da Europan arkeologia arloan, eta 70 herrialdetako 2.500 kide baino gehiagok osatzen dute. 1999tik EAAk Europako Arkeologia Ondarearen Saria ematen die Europako arkeologia ondarearen ezagutza bultzatzeko eta sustatzeko ekarpen berezia egiten duten proiektuei, ondarearen babesa, aurkezpena eta hobekuntza ahaztu gabe.

Urte honetatik aurrera, gainera, bi kategoria ezarri dira. Kategoria instituzional bat, ondarea, erakundearen “ohiko betebeharretatik” haraindi gordetzen laguntzen duten ekimenetarako –aurten Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioak jaso duena–; eta banakako kategoria, ekarpen akademiko bikainei zuzenduta. 2019an, banakako saria Osman Kavala filantropo turkiar eta herrialde horretan dagoen Armeniako kultur ondarearen babesleari eman zaio.

Fundazioari eman zaion sariari dagokionez, Katedral batean egindako lan arkeologikoak eta zaharberritzekoak saritzen diren lehen aldia da, eta baita, 25 urteko historian, erakunde mailan, saria Estatuan ematen den lehen aldia ere.

Azken 20 urteetan, 1.800.000 bisitari inguruk katedrala “modu irekian” zaharberritzeko proiektua bisitatzeko aukera baloratu dute, onura ekonomiko garrantzitsuak ekarriz tokiko komunitatera, azpiegituretara eta merkataritzara. Hobekuntza nabarmenak ere ekarri ditu hiriko bizitza kalitatean, lurralde, nazio eta nazioarte mailako presentzia soziala eta sinbolikoa barne.

Izan ere, EAAk "Irekita obrengatik" goiburua azpimarratu du, eslogan horren lehenengo erabilera Santa Maria Katedraleko obratan hasi baitzen. “Ondarea eta ondarearekin erlazionatutako proiektuak lantzeko era berria eta hunkigarria da, dimentsio publikoa eta balioa lehen lerroan jartzen dituen eta Europako eta Mundu osoko Ondarearen Komunitateari onurak ekartzen dizkion ikuspegitik”. Horrela, bertako proiektuez gain, Espainiako, Europako edo Amerika Erdialdeko eta Hegoaldeko beste proiektu batzuen inspirazioa izan da.

Fundazioari buruz

Santa Maria Katedrala Fundazioa, Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeaz eta balioan jartzeaz arduratzen den erakundea da. 1999an sortu zuten Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Gotzaindegiak. Patronatuaren Presidentea Arabako Diputatu Nagusia da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)