Eu

Osalanek eta SEA Arabako Enpresak erakundeak laneko arriskuen prebentziorako lankidetza hitzarmena sinatu dute

2019.eko abenduak 13

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan, OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta SEA Arabako Enpresak erakundeko lehendakari Pascal Gomezek izenpetu duten lankidetza-hitzarmen ekitaldiaren buru izan da Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Jose.

Hitzarmenaren xedea da OSALANen eta SEA Arabako Enpresak erakundearen arteko lankidetzarako esparru orokor bat finkatzea eta egituratzea, Arabako enpresa-sektorean Segurtasunarekin eta Lan Osasunarekin lotutako ekimenak aurrera eramateko.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan gaur izenpetu duten hitzarmenaren arabera, OSALANek eta SEA Arabako Enpresak erakundeak, Arabako enpresetan Laneko Arriskuen Prebentzioaren esparruan aurretik zuten partaidetza bateratua mantentzeko asmoa erakutsi dute eta lankidetza-ekimen berriak sustatu nahi dituzte. Bertan honako alderdi hauek barne hartuko dituzte:

- Arabako enpresetan ezbehar-tasa eta istripuen kopurua murriztea.

- Lanpostu bakoitzean profesionalen lan-ohiturak hobetzea, laneko materiala, ekipamenduak eta teknologia modu egokiagoan eta seguruagoan erabiliz.

- Sektore eta enpresa desberdinen balio-katearen azpisektoreetan Prebentzio Kultura ezartzea.

- Enpresa-sektoreetan ingurune seguruak eta osasuntsuak garatzea eta sustatzea.

SEA Arabako Enpresak erakundeak OSALANekin elkarlanean jarduteko konpromisoa hartzen du, aipatutako alderdiak garatzeko eta hobetzeko, lanerako ildoak eta aukerak identifikatzeko, zeharkako ezagutza eta ezagutza sektoriala trukatzeko, estrategia bateratutan parte hartzeko, finantza daitezkeen proiektuak proposatzeko eta abar.

Bestalde, OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, jarduketa-ildoak garatu ahal izateko, SEA Arabako Enpresak erakundearekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du; hori gauzatzeko, teknikari adituek hartuko dute parte, babes teknologikoa emango du, formakuntza eskainiko du eta aldeen artean adosten dituzten proiektuak sustatuko ditu.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du eta beste bi urtez luzatzeko aukera aurreikusi da. Aldeek, urtero, akordioaren garapenaren inguruko analisi bat egiteko konpromisoa hartu dute, lankidetzaren esparruan gauzatutako jarduketak ebaluatzeko eta, bidezkoa bada, finkatutako konpromisoak berraztertzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pascal Gómez, Presidente de SEA Empresas Alavesas