
2019ko “Ezagutzaren ekonomia” Akitania-Berria Euskadi Nafarroa hautatutako proiektuak
Euroeskualdeko Lantalde Eragilea 2019ko “Ezagutzaren ekonomia” Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Proiektu Deialdiko lehenengo saioan aukeratutako proiektuen zerrenda hautatzeko elkartu da. Lehenengo saio honek 350 000 euroko aurrekontua du.
Euroeskualde-estrategiari esker, Akitania-Euskadi gunean lankidetza garatzeko 6 sektore ekonomiko gakoak identifikatu ziren:
- Aeroespaziala eta fabrikazio aurreratua
- Osasuna/Bio-osasuna
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Eraikuntza iraunkorra, egurra
- Energia berriztagarriak
- Itsasoko eta kostaldeko baliabideak
Asmoa da gunearen finantza-baliabideak sektore gako horietara bideratzea, eta batik bat lankidetza- eta integrazio-maila txikiagoa dutenetara.
Hala, Euroeskualdeak erabaki du euroeskualde-lankidetza estrategikoak finantzatzea, sektore horietako eragileek aukera izan dezaten elkartzeko, bat egiteko, osagarritasunak aurkitzeko eta euroeskualdean nolabaiteko «masa kritikoa» lortzeko, helburua izanik sinergiak sortzea eta erronka berriei batera aurre egitea: ikerlanak, berrikuntza-proiektuak, nazioartekotze-egitasmoak, europar deialdiak prestatzea…
Zazpi proiektu aukeratu dira aeroespaziala eta fabrikazio aurreratuaren, osasuna/bio-osasunaren, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industriaren, eraikuntza iraunkorra eta egurraren, eta energia berriztagarrien eremuetan, 2014-2020ko Plan estrategikoan jarritako lehentasunak.