Berriak Lana eta Justizia

Berdintasun Planak, Soldata Arrakalaren aurkako tresna bat

2019.eko abenduak 12

Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek “Berdintasun-planak: soldata-arrakalaren kontrako tresna” jardunaldia inauguratu du. Horren bitartez, Laneko Ikuskatzailetzak Soldata Arrakalaren aurkako borrokan duen paperari eta generoagatik soldata-desparekotasunaren kontrol publikoko tresnen analisiari buruzko jardunaldien ziklo bat ixten du.

Vitoria–Gasteizko Europa Kongresu Jauregian gaur egin den jardunaldian Berdintasun Planak arautzeko esparrua eta lanean dauden emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurrien multzoa (6/2019 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa) landu dira. Horien bitartez, enpresen eta langileen betebeharretan eta eskubideetan inpaktu zuzeneko berrikuntza garrantzitsuak jaso dira, emakumeen eta gizonen lan-berdintasuna bermatzeko helburuarekin.

Jardunaldiaren hasiera-ekitaldian Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa azpimarratu du, laneko diskriminazioak ezabatuko dituzten ekintzen bitartez gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna sustatzeko. “Estrategian lehentasunezko lau jarduketa-ardatz definitzen dira, eta horien gainean egituratzen da 2020 Ekintza Plan Eragilea. Planaren bidez soldata/ordu desparekotasuna murriztea, eta lanaldiari, hezkuntzari eta gizarte-, enpresa- eta sindikatu-sentsibilizazioari dagokionez desparekotasuna murriztea bilatzen da”.

San Josek ere gogoratu du Euskadin Soldata Arrakala, urteko batez besteko irabazi gordinari dagokionez, 7.552 eurokoa dela, hau da, % 24,4koa.  Erreferentzia gisa lan egindako ordu bakoitzeko diru-sarrerak hartzen baditugu, desparekotasuna % 14,3koa da. “Hori guztia —gaineratu du— pentsioetan ere islatzen da, bereziki erretiro-pentsioetan. Bertan arrakala % 44koa da. Ehuneko horretan kontuan hartu behar da ordaindutako lanak egiten berandu hasi zirela emakumeak”.

Jardunaldi honetan ere Eusko Jaurlaritzaren Laneko Ikuskatzailetzako zuzendariorde Iciar Gonzalezek eta Kataluniako Laneko Ikuskatzailetzako zuzendari nagusi Maria Luz Bataller-ek autonomia-erkidego bakoitzean Berdintasunaren eta Soldata Arrakalaren arloetan egiten ari diren ikuskapen-jarduketen garapena eta emaitzak azaldu dituzte. Vitoria-Gasteizko Gizarte arloko Magistratu Ignacio Sanchez Moran Soldata Arrakalaren “jurisprudentziako isla” azaltzeaz arduratu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iciar Gonzalez Carrasco, Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordea