Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak José Antonio Aguirre eta Jesús Mª Leizaola erbesteko lehendakariak omenduko ditu

2019-12-11
  • Hurrengo igandean, hilak 15, Gernikako Batzarretxean
  • 80 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza erbesteratu zela, eta 40 urte Leizaola Lehendakaria Euskadira itzuli zela, erbestean 43 urte eman ondoren

Eusko Jaurlaritzak Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaola erbesteko Lehendakariak omenduko ditu hurrengo igandean, hilak 15, Iñigo Urkullu lehendakariak buru izango duen aitortza-ekitaldian. Omenaldia GOGORA Institutuak antolatu du, gogora ekarriz lehen Eusko Jaurlaritza, Agirre lehendakaria buruan zuela, behin betiko erbestera joatearen 80 urte bete direla, eta Leizaola Lehendakaria Euskadira itzuli zela 40 urte bete direla, erbestean 43 urte eman ondoren.

Omenaldira bertaratuko dira Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaolaren senitartekoak, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez Lehendakariak, egungo Eusko Jaurlaritzako sailburuak, eta EAEko erakunde eta alderdi politikoetako ordezkari ugari.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da Gernikako Batzarretxean Donostiako Orfeoiaren kantaldi batez. Ondoren, bideo-emanaldi bat jarriko da eta, gero, omendutako lehendakarien familien bi ordezkarik hartuko dute hitza. Bukatzeko, Urkullu lehendakariak hitz batzuk esango ditu.

Gernikako Arbolaren aurrean urteurrenerako argazki bat atera ondoren, bertaratuek “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” argazki-erakusketa bisitatuko dute, Gernikako Batzarretxeko Liburutegian jarritakoa, GOGORAk bertan antolatua.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @olgavhdza
    2019-12-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Homenaje a los Lehendakaris del exilio José Antonio Aguirre y Jesús Mª Leizaola ➡︎ https://t.co/vrS6qAqxt1 https://t.co/SO83

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko