Berriak Osasuna
Eu

Analisiek Bizkaiko giza amorruaren kasua baieztatu dute

2019.eko abenduak 11

Bizkaiko giza amorru kasuaren baieztapena jaso du Osasun Sailak. Majadahondako Mikrobiologiako Zentro Nazionalak, gaixotasun horretarako erreferentziazko laborategiak, egindako analisien emaitzak positiboak izan dira eta hala jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzari. Kutsatutako pertsonak Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean jarraitzen du.

Gogoratu beharra dago inportatutako kasu bat dela, hozkada Marokoko animalia batek egin baitzuen. Susmoak hasi zen unetik, Osasun Sailak jarduteko protokoloa aktibatu zuen, eta ezarritako prebentzio neurriak hartu zituen. Gainera, Osasun Ministerioko Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari jakinarazi zion berehala, analisien emaitzak ezagutzeko zain.

Euskadin ez dago gizakiengan azken 30 urteetan izandako amorru kasurik. Nerbio-sistema zentralari eragiten dion gaixotasun birikoa da, eta kutsatutako animalien hozkaden edo atzamarren bidez bakarrik transmititzen zaie pertsonei, listuaren bidez kutsatzen baita.

Osasun Sailak eta Osakidetzak informazioa emango dute berriz, berritasunen bat gertatuz gero.

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Titingo9
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ El Departamento de Salud ha recibido la confirmación del caso de rabia humana en Bizkaia ➕ https://t.co/OE6HBr5dw5

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Bizkaiko giza amorru kasuaren baieztapena jaso du Osasun Sailak ➕ https://t.co/jUeNEWtZRo

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ El Departamento de Salud ha recibido la confirmación del caso de rabia humana en Bizkaia ➕ https://t.co/OE6HBr5dw5

Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Enrique Peiró, coordinador de Programas de Salud Pública de Osakidetza