Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia, eztabaidara

2011.eko maiatzak 02

EcoEuskadi 2020ren II. Parte-Hartze Topaketek Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehen zirriborroa izango dute hizpide

UPV/EHUren Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako kanpusek 500etik gora gizarte eta ekonomia eragile eta instituzioetako ordezkariak jasoko dituzte maitzaren 9, 10 eta 11an Lehendakaritzak gidatzen duen Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehen zirriborroa aztertu eta eztabaidatzeko.

Hausnarketa jardunaldi hauek joan den urtarrilaz geroztik eta datorren apirilaren 29ra bitartean Euskadiko txoko ezberdinetan ospatzen ari diren I.Parte-Hartze Topaketei jarraipena ematen diete. Bertan EAEko ehunka eragilek hartu dute parte.

XX, 2011ko apirilaren XX, 500 eragile inguru elkartuko dira maitzaren 9, 10 eta 11an UPV/EHUren Gasteiz, Donostia eta Bilboko kanpusetan EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehen zirriborroari buruz eztabaidatzeko. Lehen agiri honek EcoEuskadi 2020 Estrategiaren harira Euskadin bi hilabetez ospatu diren parte-hartze jardunaldi ezberdinetan esku hartu duten gizarte, ekonomia eta enpresa munduko eragileen iritzia eta herritaren eta instituzioen ekarpenak jaso ditu.  

EcoEuskadi 2020, Euskadiren etorkizuneko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehen zirriborroa aurkezteaz batera parte-hartzaileak mahai sektorialetan elkartuko dira estrategiak jasotzen dituen 9 helburu estrategikoei buruz eztabaidatzeko, besteak beste, jatorri fosileko erregaiekiko mendetasun energetikoa minimizatzea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, Euskaditik laguntzea Miluerteko helburuak lortzen eta, oro har, garapen bidean dauden herrialdeen garapen jasangarriari laguntzea, gizarte-babesaren sistemak indartzea, pertsonen garapen harmoniatsua, osasuntsua eta zuzena bermatzen jarraitu dezan edo baliabide naturalak eta biodibertsitatea zaintzea eta babestea.

UPV/EHUn ospatuko diren jardunaldiak aurretik I. parte-hartze topaketetan esku hartu duten eragileei zuzenduak daude batez ere baina estrategiari ekarpenak egin nahi dizkion edozein herritarrek eman dezake izena. Jarleku kopurua mugatua denez izen ematea lehenbailehen egitea gomendatzen da. Horretarako www.ecoeuskadi2020.net web orrira jo behar da.  

EcoEuskadi 2020 Estrategia

EcoEuskadi 2020 Euskadiren lehenbiziko Garapen Jasangarrirako Estrategia da eta garapen ekonomikoa, gizarte kohesioa eta justizia eta ingurumenaren eta bioaniztasunaren babesa uztartuko dituen herrialde mailako estrategia izan nahi du. Hastapenetatik Lehendakaritzak gidatu eta bultzatutako ekimena da.

Eusko Jaurlaritzak, gizarte, ekonomia eta enpresa munduko eragileen parte-hartzea eta herritarren eta instituzioen esku-hartzea bultzatu du estrategiak ahalik eta adostasun handiena lortze aldera. Estrategian parte-hartu duten eragileek egindako ekarpenak, besteak beste, GKEak, gazteak, enpresa erakundeak, etab. www.ecoeuskadi2020.net web orrian ikusgai izango dira hurrengo egunotan.

Iruzkin bat
  • @malize
    2011.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi, a examen http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5915

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko