Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzaren adierazpena, Bilduko hautagaiei buruz Espainiako Hauzitegi Gorenak eman duen epaiaz

2011.eko maiatzak 02

Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan adierazi du onartuko duela justizia epaitegiek bere jurisdikzio eginkizunetan diharduenean erabakitzen dutena. Eta hori egiten du justizia epaitegiek epaia eman baino lehen eta epaia eman ondoren, nahiz eta hartutako epaiaz ados egon edo ez egon.

Ondorioz, Bildu koalizioak maiatzaren 22rako aurkeztu dituen hautagaien zerrendak baliogabetzeari buruz Auzitegi Goreneko 61eko aretoak emandako epaia dela eta, Eusko Jaurlaritzak egin duen balorazioa da emandako epaia errespetatu eta onartu behar dela, beste iritzirik azaldu gabe epaiaren zentzuaz edo egokitasunaz.

Orain, Bildu koalizioaren sustatzaileek Konstituzio Auzitegira jotzeko aukera dute, auzitegi hori baita zuzenbide estatuko herritarren oinarrizko eskubideak bermatzen dituena, prozesu judizial honetan zalantzan jarri baitira eskubide horiek.

Osatu zenetik hartutako jarrerarekin bat etorriz Eusko Jaurlaritzak adierazi nahi du erabateko konfiantza duela Konstituzio Auzitegiaren irizpidean eta jakinarazi nahi du errespetatuko duela emandako epaia edozein motatakoa dela ere. Halaber, bestelako erakunde eta alderdiei eskatzen die berdin jarduteko, eta Konstituzio Auzitegiari erabakitzen uzteko horrelako garrantzia duen erabaki bati buruz, inongo presio eta interferentzia politikorik gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)