Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko bideratutako 1,41 milioi euroko laguntzen deialdiari (Gobernu Bilera 2019-12-10)

2019.eko abenduak 10
  • 2020an, guztira, 200 pertsona kontratatzea eta 120 enpresa onuradun egotea aurreikusten da

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko 2020an eta 2021ean aurrekontuan bideratutako 1,41 milioi euroko laguntzen deialdiari. Helburua da autonomia-erkidegoan bizi diren eta iraupen luzeko langabezia-egoeran –360 egun azken 540 egunean– dauden pertsonek egoera hori utz dezaten eta euskal lan-merkatuan sar daitezen sustatzea, eta enpresek, kalitateko enpleguen bidez, iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden pertsonak kontrata ditzaten bultzatzea.

Horretarako, Lanbidek egoitza soziala eta fiskala eta/edo lantokia EAEn duten enpresei kontrataziorako dirulaguntza ematen die. Lan-kontratuak mugagabea edo aldi baterakoa izan behar du, eta, gutxienez, 6 hileko iraupena izan behar du, lanaldi osoan edo partzialean; partziala bada, ez da izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoa. 2020ko deialdirako 1.410.000 euro izango dira, guztira, honela banatuta: 705.000 euro 2020ko ordainketa-kredituarenak eta 705.000 euro 2021eko konpromiso-kredituarenak. Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira. 

Deialdian iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeagatik euskal enpresentzako laguntzak finantzatzen dira, urteko ordainsari gordineko gutxieneko derrigorrezko zenbateko batzuen barruan, eta kontratu-motaren eta kontratatutako pertsonaren titulazio-mailaren arabera ezartzen dira:

Laguntzak gehiago areagotuko dira honako kasu hauetan: kontratatutako iraupen luzeko langabeak emakumeak edo 45 urte edo gehiago dituzten pertsonak direnean (+% 15); 2019an edo 2020an Lanbide kontrataziorako konpromisodun prestakuntza-ekintza amaitu duten pertsonak direnean, betiere kontratuak gutxienez 12 hileko iraupena eta gutxienez ezarritako lanaldiaren % 70eko lanaldia badu (-% 10), eta kontratatutako pertsonak bi baldintza horiek betetzen baditu, dirulaguntza gehienez % 20 areagotu ahalko da.

Esperientzia

2019ko deialdia lehena izan da, eta haren indarraldia 2 hil eta egutegiko 18 egunekoa baino ez da izan. Aldi horretan, guztira 30 eskabide jaso dira –30 enpresa–; enpresa horiek 30 urtetik gora dituzten eta iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden pertsonentzako 30 kontraturako laguntza eskatu dute. Dirulaguntzaren helburu diren kontratu guztietatik, % 53,3 mugagabea da (16), % 26,7 12 hileko edo gehiagoko iraupeneko kontratua da (8) eta % 20 6 hileko edo gehiagoko iraupeneko kontratua da (6). 

Dirulaguntzaren xede den kontratazioetako iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden pertsonak direla eta, % 56,7 45 urtekoa edo gehiagokoa da, eta % 46,7 emakumea da. Era berean, dirulaguntza eskatu da 2019an profesionaltasun-ziurtagiria amaitu duen pertsona bat kontratatzeko.  Amaierako hartzaile-kopurua eta betearazitako aurrekontua dela eta, ezin dira behin betiko datuak eman; izan ere, eskabide gehienak azaroan aurkeztu dira, eta oraindik haiek zuzentzeko eskatzeko fasean daude. 

2020ko deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkiduraren bidez aurreikusten da kontratatutako iraupen luzeko eta 30 urtetik gorako 200 langabe egotea guztira eta 120 enpresa onuradun.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko