Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko bideratutako 4 milioi euroko deialdiari (Gobernu Bilera 2019-12-10)

2019.eko abenduak 10
  • Lehen Aukera programaren barruan

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek, Lehen Aukera programaren barruan, euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko bideratutako 4 milioi euroko deialdiari. Deialdiaren helburua da langabezia-egoeran dauden eta aurretiko lan-esperientzia ez duten edo lan-esperientzia gutxi duten gazteak beren titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan kontratatzeagatik enpresei ematen zaizkien laguntza ekonomikoak arautzea.

Bi dirulaguntza lerro daude: enpresentzako laguntzak, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazte tituludunei gutxienez 6 hileko iraupeneko kontratu mugagabeak eta/edo praktiketako kontratuak egiteagatik, eta laguntzak Lanbideren erakunde laguntzaileei, enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik eta Lehen Aukera programaren 2020ko deialdiaren babesean diruz lagundutako kontratuak formalizatzen amaitzen duen prestakuntza-mundutik lan-mundura igarotzeko prozesua kudeatu eta haren segimendua egiteagatik.

Dirulaguntzen zenbatekoak, enpresetan, 6 eta 12 hil bitarteko praktiketako kontratazioa finantzatuko du. 3.500 euro eta 5.300 euro bitarteko dirulaguntza jasoko dute, titulazioaren arabera. Praktiketako kontratazioa gutxienez 12 hilekoa izango da: 5.600 euro eta 8.400 euro bitarteko dirulaguntza jasoko du, titulazioaren arabera. Eta kontratazio mugagabea: 7.700 euro eta 10.600 euro bitarteko dirulaguntza jasoko du, titulazioaren arabera. Kontratuak lanaldi partzialekoak badira, zenbatekoak lanaldiaren arabera egokituko dira. Gainera, % 10 areagotuko dira, emakumeei egiten bazaizkie.

Erakunde laguntzaileetara, diruz lagundutako kontratu bakoitzeko, 120 euro bideratuko dira, eskaintza bildu eta erregistratzeagatik. 80 euro, eskaintza kudeatzeagatik. 120 euro, trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta segimenduagatik. % 10 gehiago, formalizatutako eta diruz lagundutako 20 kontratuko multzo bakoitzagatik, baldin eta horien eskaintzak bildu, erregistratu eta/edo kudeatu baditu.

Une hauetan, 2019ko deialdia oraindik ebazpen-fasean dago. Hala ere, honako datu hauen berri eman daiteke: 25 erakunde laguntzailek eskatu dute dirulaguntza, eta gazte langabeak kontratatzeko laguntzetarako 756 eskabide daude; haietatik, 428ri baiezkoa erantzun zaie, 2.489.663 euroan, eta, baiezkoa jaso dutenetatik, 353 praktiketako kontratuetakoak dira eta 75 kontratu mugagabeak. 65 dirulaguntzari uko egin zaie eta 263 ebazteko daude. 2020ko ekitaldirako aurreikuspena da praktiketako 560 kontratu eta 60 kontratu mugagabe finantzatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko