Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2020an Gizarteratzeko eta Laneratzeko Proiektu Bereziak garatzeko laguntzetara 4 milioi euroko aurrekontua bideratzeari (Gobernu Bilera 2019-12-10)

2019.eko abenduak 10
  • Lanbidek enplegura jotzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langile okupatuei eta langabeei zuzendutakoak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio 2020an Gizarteratzeko eta Laneratzeko Proiektu Bereziak garatzeko laguntzetarako 4 milioi euroko aurrekontua bideratzeari; Lanbidek enplegura jotzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langile okupatuei eta langabeei zuzendutakoak dira.

Deialdiaren helburua da proiektu bereziak finantzatzeko laguntzak arautzea –besteak beste, gizarteratzeko eta laneratzeko jarduketa integralak edo langileentzako enplegagarritasuna hobetzea–, beste erakunde publiko batzuekin edo irabazi-asmorik gabeko pribatu batzuekin esku-hartzeak bateratzen edo koordinatzen dituztenak.  2020ko deialdirako aurrekontua 4.000.000 eurokoa da.

Lau jarduketa lagundu daitezke diruz: prestakuntza Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionaleko berezko lanbide-gaitasunetan eta profesionaltasun-ziurtagirietara jotzeko oinarrizko gaitasunetan, edo Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan edo Lanbidek baimendutako beste batzuetan erregistratutako eta beharrezko beste prestakuntza batzuetan. Halaber, enpleguarekin txandakatuta egin ahalko dute prestakuntza; laneratzeko ibilbide pertsonalizatua prestatzeko lanbide-orientazioa eta -txertatzea; enplegu-aukeren prospekzioa, azkenean proiektuan parte hartu dutenen kontratuarekin, eta enplegagarritasuna hobetzeko beste jarduketa batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko