Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa deitu du, 2020ko udarako

2019.eko abenduak 09

 

  • 1990aren eta 1998aren artean jaio diren gazteentzat
  • 100 gaztek parte hartuko dute, GGKEekin batera, lankidetza-ekintzetan Amerikan, Asian eta Afrikan

 

VG 09 12 19

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren deialdia argitaratu du 2020rako, Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez. Haren helburua da Euskadiko gazteen sentsibilizazioa sustatzea garapenerako lankidetzako ekintzen inguruan. 2020ko ekitaldirako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren deialdia honako honetan datza: gehienez 1990aren eta 1998aren artean (biak barne) jaiotako 100 pertsonak herrialde jakin batzuetara joateko eta hautatutako garapenerako lankidetzaren erakundeekin batera lankidetza-proiektu batzuetan parte hartzeko joan-etorrietarako bide ematea.

 

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak azaldu duenez, “programan, Gazteria Zuzendaritza da txartelak eta onuradunarentzako laguntzako gainerako prestazioak izapidetzeko arduraduna. Deialdi horretara 175.000 euro bideratu dira. Hona hemen eskakizunetako batzuk: Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik, edo euskal herritarraren baldintza politikoa betetzea. 1990aren eta 1998aren artean jaio izana, biak barne, eta jarduera garatuko den herrialdeko nazioarteko hizkuntza ezagutzea”.

 

Eskabideak baliabide elektronikoen bitartez egingo dira; horretarako, www.gazteaukera.euskadi.eus gazte-atarian dagoen eskabidea bete beharko da. Aurretiaz hautatutako pertsonek dokumentu bidez egiaztatu beharko dituzte izena emateko eskabidean aipatutako merezimenduak, hautaketa-faseko topaketaren hasieraren aurretik.

 

Parte-hartzaileen aurrehautaketaren eta hautaketaren proposamena egiteko, Hautaketa Batzorde bat izango da. Batzordea honako hauek eratuko dute: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako arduraduna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikari bat, Euskadiko GGKE Koordinakundeak proposatutako eta Gazteria Zuzendaritzak izendatutako pertsona bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatutako eta Gazteria Zuzendaritzak izendatutako beste pertsona bat, garapenerako lankidetzako programak abian dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek proposatutako eta Gazteria Zuzendaritzak izendatutako hamar pertsona, gehienez, eta Gazteriako teknikari bat, idazkaria izango dena, hitzarekin baina botorik gabe.

 

Hautaketa-prozesuak konkurtso izaera du, eta hiru fase ditu: aurrehautaketa, hautaketa eta informazio- eta orientazio-fasea. Aurrehautaketa-fasean, Batzordeak gehienez 220 pertsona proposatuko ditu; pertsona horien profila izango da aurretiaz hautatutako proiektuetara ondoen egokitzen dena. Batzordeak, bestalde, 50 ordezkari proposatuko ditu, bigarren fasean parte hartzeko aurretiaz hautatutako pertsona horiek egin ditzaketen uko-egiteengatik.

 

Baldintzak

Batzordeak honako ezaugarri hauek balioetsiko ditu: titulazio akademikoa, lanbide-trebakuntza eta aurretiaz hautatutako lankidetza-proiektuetara ondoen egokitzen diren eskatzaile bakoitzaren beste ikasketa batzuk; gehienez, ehuneko 30.  Salbuespen-izaerarik izan gabe, kooperanteek egingo dituzten garapen-proiektuetarako egokienak diren lanbide-arloen artean honako hauek daude: Informatika, Ekonomia, Kontabilitatea, Medikuntza, Farmazia, Erizaintza, Osasun-arloko zaintza lagungarriak, Industria-ingeniaritza, Agronomia, Psikologia, Elebitasuneko hezkuntza berezia, Albaitaritza, Tornua/Mekanika, Elektrizitatea, Albaitaritza, Iturgintza, Gizarte-lana, industria-diseinua, Nutrizioa, Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duen prestakuntza, gehienez ehuneko 20; garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin boluntariotza-esperientzia, gehienez % 20, eta gazte-elkarteetako edo gizarte-izaerako beste boluntariotza-esperientzia batzuk, gehienez ehuneko 30.

 

Hautaketa-fasea honako honetan datza: topaketa aurretiaz hautatutako pertsonekin, hiru egunez, barnetegi erara; bertan, Batzordeak, puntuazioaren arabera, hirugarren fasean parte hartuko duten pertsona titularrak hautatuko ditu, gehienez 100. Halaber, 50 ordezko hautatuko dira, uko-egiterik badago ere.

 

Informazio- eta orientazio-fasean, hautatutako pertsonekin egingo da topaketa. Topaketa bi egunez egingo da, barnetegi erara. Jardunaldi horietan, programan esku hartzen duten GGKEen parte-hartzea izango da, eta hautatutako pertsonei kooperante boluntario gisa izango duten esperientziarako baliatuko dituzten garapenerako lankidetzako proiektuei buruzko informazioa eta orientazioa ematen zaie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)