Berriak Lehendakaritza

2020ko Aurrekontuen akordioan EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek izandako jarrera positiboa eta eraikitzailea azpimarratu du Lehendakariak

2019-12-09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu du gaur beste urrats bat eman dela 2020. urterako aurrekontu propioz hornitzea ahalbidetzen duen akordio bat iragarriz. Akordio horri esker, Lehendakariaren ustez, aurrera egin ahal izango da politika publikoen bidez hazkunde ekonomikoa sendotzen, baita enplegu-aukera berriak eta kalitatezkoak sortzen ere.

Ziurgabetasun garaian, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen jarrera positiboa eta eraikitzailea azpimarratu du Lehendakariak. "Errealismoa, erantzukizuna eta anbizio partekatua oinarri hartuta, euskal gizartearentzat akordio positiboa lortzeko gai izan gara, eta honek Euskadi elkarlanetik eraikitzen jarraitzeko aukera berriak zabaltzen ditu", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)