Berriak
Eu

UNESCOk San Telmo bisitatu du

2011.eko maiatzak 02

UNESCOren Konferentzia Nagusiko lehendakariak Euskadira egingo duen bisitak Euskadirekiko lankidetza- eta erreferentzia-loturak sendotu ditu

Davidson Hepburnek Donostiako San Telmo museoa bisitatu du Euskadira egiten ari den bidaiaren inguruan. Bisita honek erakusten du Euskadi kulturaren, hezkuntzaren, ingurumenaren eta giza eskubideen arloan erreferente bat bilakatzen ari dela Nazio Batuentzat.

Patxi López Lehendakariak gonbidatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren koordinazioaren pean, UNESCOren ordezkari nagusiak San Telmo museoa (Donostia) bisitatu du gaur.

Davidson Hepburn Euskadin dago bisitan asteazkenerarte. Arratsaldeko bisita Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Ainhoa Aldayrekin, Donostiako alkate Odón Elorzarekin eta hainbat instituzioen ordezkariekin egin du.

Hepburn jaunak aukera izango du hobeki ezagutzeko Gizateriaren Ondore gisa katalogatuta dauden toki batzuk; besteak beste, Bizkaiko Zubia eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba. UNESCOko goi ordezkariak adierazia du, era berean, Gasteizko harresiak eta katedrala ezagutu nahi dituela, eta Sailburuako hezeguneak, Gesaltza-Añana eta Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatzen duen Donejakue Bideko eskualdeak, bai eta Aieteko Kulturaren eta Bakearen Etxea edo San Telmo Museoa ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique