Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

“Elikagai xahuketaren aurkako astea” dela-eta, hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herriko 30 udal baino gehiagotan

2019.eko abenduak 09

• Euskadiko elikaduraren balio katean dagoen xahuketari buruzko azterlana-diagnostikoa ari dira lantzen.

• FAOren arabera, giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien heren bat galdu edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da, urtean 1.300 milioi tona inguru.

Abenduaren 9 eta 15 bitartean “Euskadin dagoen elikagai xahuketaren aurkako astea” egingo da. Babesleak Elika – Eusko Jaurlaritzaren menpeko Elikagaien Segurtasunerako Fundazioa – eta Eudel – Euskadiko Udalen Elkartea - izango dira, Xahuketaren aurkako Plataformak bultzatutako Ekintza Planaren barruan. Orain arte, 30 udal baino gehiago, hiru hiriburuetakoak barne, batu dira ekimen horretara, beste erakunde batzuekin batera. Ekimenaren helburua da biztanleak kontzientziatzea elikagaien xahuketa lehen mailako arazo sozial, ingurumeneko eta ekonomiko bihurtu dela eta horren aurka borroka egiteko behar-beharrezkoa dela hiritar guztien inplikazioa.

“Elikagaien xahuketaren aurkako Astea” dela-eta, udalek hainbat ekintza antolatu dituzte eta horien artean daude honako hauek: erosketa planifikatzea, elikagaien etiketak-kontsumo datak ulertzea, jakiak berriz aprobetxatzeko sukaldaritza hitzaldiak, informazio eskuorrien banaketa, jatetxeetarako gidaren aurkezpena, webeguneko berritasunak aurkeztea, hainbat ekintza ikastolatan, etab.

Horietako batzuk nabarmentzeko:

Vitoria-Gasteiz: jatetxeetan Elikagaien Xahuketa saihesteko Gida bat aurkeztea.
Tolosa: sentsibilizazio tailerrak hiru ikastolatan, eta gaiari buruzko erakusketa bat.
Sondika: eskuorriak banatzea dendatan eta jatetxetan sentsibilizatzeko, eta bideo emanaldiak Gaztetxean.
Gordexola: dibulgazio hitzaldia.
Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkartea: eskuorrien banaketa bere udalerrietan.
Busturialdea Landa Garapeneko Elkartea: eskuorrien banaketa asteleheneko azokan.
Berango: informazioa udalaren webgunean eta hainbat ekintza eskolatako jangelekin.
Mungia: sentsibilizazio kanpaina
Abanto: publizitatea webgunean
Urkiola Landa Garapeneko Elkartea/Durangaldeako Mankomunitatea: konpromisoa hartzeko ekitaldia alkateekin.

Ekimen horiek guztiak Eusko Jaurlaritza beste eragile publiko eta pribatu batzuekin batera aurrera eramaten ari den politika irmoaren barruan kokatzen dira, eta lortu nahi dena da Euskadin dagoen elikagaien xahuketaren aurka egitea, Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren (PEGA) baitan, bere helburu garrantzitsuenak honako hauek direlarik: biztanleen ongizatea eta bizitza kalitatea handitzea, elikadura osasuntsu, seguru, berezi eta jasangarriaren bitartez.

Azterlana-diagnostikoa egitea

Esparru horretan aurrera egiteko, datorren urtean 500.000 euro erabiliko dira elikaduraren balio katean dagoen xahuketari buruzko azterlana eta sentsibilizazio ekintzak egiteko. Helburua izango da Euskadin dagoen xahuketaren diagnostikoa diseinatu eta gauzatzea, Europar Batasunak ezartzen duen moduan urtez urte errepikagarria izateko. Horrez gain, elikaduraren eragin ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa zehaztu ere egin nahi da, bai eta eragin horiek murrizteko aukerak finkatu ere. Horrela, lortutako datuek lagundu egingo dute xahuketa murrizteko elikadura sektorean egin beharreko ekintza gakoak lehenesten.

Xahuketaren aurkako plataforma eta manifestua

2018ko urriaren hasieran, Bilbon Elikagai Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu zen, eta horrekin batera “Ez Euskadin dagoen Elikagai Xahuketari” izeneko manifestua, sektoreko erakunde eta eragileen atxikipenarekin. Erakunde eta instituzio publiko eta pribatuek eta euskal elikagaien katea osatzen duten sektoreko hainbat eragilek izenpetu dute manifestua, jakin badakite-eta elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoa dela elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta lana etengabe egitea.

7 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gorbeagizon
    2019.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: 🔛🚯 Aste hau, abenduaren 9tik 15era, “Elikagai xahuketaren aurkako astea” da #Euskadi-n.

    https://t.co/UlJQFplhOw

    🍌🗑❌ IHO…

  • @elemoza
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: 🔛🚯 Aste hau, abenduaren 9tik 15era, “Elikagai xahuketaren aurkako astea” da #Euskadi-n.

    https://t.co/UlJQFplhOw

    🍌🗑❌ IHO…

  • @ELIKA_Fundazioa
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Ihobe_Eus: 🔛🚯 Aste hau, abenduaren 9tik 15era, “Elikagai xahuketaren aurkako astea” da #Euskadi-n.

    https://t.co/UlJQFplhOw

    🍌🗑❌ IHO…

  • @Ihobe_Eus
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    🔛🚯 Aste hau, abenduaren 9tik 15era, “Elikagai xahuketaren aurkako astea” da #Euskadi-n.

    https://t.co/UlJQFplhOwhttps://t.co/3YiQffIMjk

  • @HosteleriaLeioa
    2019.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @ELIKA_Fundazioa: 🗓️Hasi da “Elikagai xahuketaren aurkako astea” #0despilfarroastea !

    🗒️https://t.co/YcMpNm12bN https://t.co/rc8qgo2Yer

  • @EUDEL_eus
    2019.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @ELIKA_Fundazioa: 🗓️Hasi da “Elikagai xahuketaren aurkako astea” #0despilfarroastea !

    🗒️https://t.co/YcMpNm12bN https://t.co/rc8qgo2Yer

  • @ELIKA_Fundazioa
    2019.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @ELIKA_Fundazioa: 🗓️Hasi da “Elikagai xahuketaren aurkako astea” #0despilfarroastea !

    🗒️https://t.co/YcMpNm12bN https://t.co/rc8qgo2Yer

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)