Berriak Lehendakaritza
Eu

“10 urte igarota, feministagoak al gara?” jardunaldiak antolatu dituzte Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak

2019.eko abenduak 09

Laugarren urtez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak jardunaldi batzuk antolatu dituzte generoa jorratzeko lankidetza-erakundeen barruan. “10 urte igarota, feministagoak al gara?” jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak Donostian (Andia,13) duen eraikineko ekitaldi-aretoan egingo dira, abenduaren 12an, 15:30etik 18:30era.

2009an, Koordinakundeko Genero Taldeak, 10 GGKEekin batera, martxan jarri zituen genero-berdintasunaren aldeko barne prozesuak eta Eusko Jaurlaritzak, eta ondoren GLEAk, urtero laguntza deialdia egitea erabaki zuen. Gainera, 2018an onartutako dekretu berriak finantza daitezkeen faseak zabaltzen ditu, eta ezartzen ditu martxan jartzen diren ekitatearen aldeko prozesuak bideragarri egiteko eskakizun berriak.

Gauzak horrela, jardunaldietan hausnartuko da azken hamarkadan euskal lankidetza-eragileek parekidetzaren alorrean burutu dituzten prozesuetako aldaketen, ikaskuntzen, zailtasunen, erronken eta irismenen inguruan.

Jardunaldien irekieraren ondoren, lorpenei, zailtasunei eta etorkizunera begirako proposamenei buruzko mahai-ingurua egingo da eta bertan parte hartuko dute: Edurne Bengoechea, GLEAko genero eta garapenerako teknikaria; Mila Domínguez, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea; Fede Abreu, GGKEetan prozesuen bideratzailea, eta Natalia Navarro, generoan aditua.

Ondoren, 17:00etan, jardunbide egokiei buruzko hiru esperientzia ezagutuko dira: bata, Lafede.cat, organitzacions per a la jústicia global; bestea, ColaBoraBora, gizarte ekimenerako kooperatiba, eta azkenik, Mugarik Gabe euskal GGKE.

Informazio guztia eta programazioa Euskadiko GGKEen Koordinakundearen webgunean aurkitu daiteke eta izena emateak genero@ongdeuskadi.org helbidera idatziz egingo dira. Kontuan hartu behar da nori zuzenduta dago jardunaldien zati bakoitza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak