Eu

Pedro Azpiazu sailburuaren agerraldia Elkarrekin Podemosekiko aurrekontu-akordioa azaltzeko

2019.eko abenduak 09

EUSKO JAURLARITZAREN ETA ELKARREKIN-PODEMOSEN ARTEKO AKORDIOAREN EKINTZA-EREMUAK, EAE-KO 2020KO AURREKONTUETARAKO

 EUSKO JAURLARITZAREN ETA ELKARREKIN PODEMOSEN ARTEKO AKORDIOAREN ZIFRAK

 

 

M/€

 

2020

2021erako eta ondokoetarako konpromisoa

milioi €

88,9

112,6

GUZTIA

201,5

 

 ZIFRAK BLOKEETAN

POLITIKA FEMINISTAK ETA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA

Politika feministak eta genero-indarkeriaren aurkako borroka

9.595.000

KLIMA ALDAKETAREN KONTRAKO NEURRIAK

Trantsizio energetikoa

112.400.000

Klima aldaketara egokitzea

9.500.000

BABES-NEURRIAK FAMILIA, ENPRESA ETA GAZTEENTZAT

Gizarte-babesaren hobekuntza

17.000.000

Hezkuntza

16.800.000

Enplegu eta Garapen Ekonomikoa

29.800.000

Osasuna eta adikzioak

6.436.000

 

GUZTIA 2020 eta gerotik

201.531.000

                                                       

  1. BLOKEA: POLITIKA FEMINISTAK ETA EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA

 

Politika feministak eta genero-indarkeriaren aurkako borroka

ZENBATEKOA: 9.595.000€

 

  1. “Elkarrekin Zaintzen” plana abiaraztea: zaintzen demokratizazioa sustatzea.
  2. 2020-2021erako Berdintasunaren eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzen inguruko Prestakuntza Plana, euskal administrazio publikoetako profesionalei bideratua.
  3. Sexu-abusuak prebenitzeko eta haiei arreta emateko Prestakuntza Plana, ume eta nerabeekin lan zuzena egiten duten euskal administrazio publikoetako profesionalei zuzenduta.
  4. Donostiako eta Gasteizko epaitegietara “ZUREKIN” programa pilotua zabaltzea, jarduketa judizialetan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza integrala emateko.
  5. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Afektibitate eta Sexu Hezkuntzako Programa, sexu-abusuak, sexu-indarkeria eta indarkeria matxistak prebenitzeko.
  6. Genero-indarkeriaren eraginpean dauden ume eta nerabeen laguntza eta babesa areagotzeko ekintzak.
  7. Ume eta nerabeenganako indarkeria-egoerak prebenitzeko, sasoiz detektatzeko, arreta emateko, babesteko eta konpontzeko estrategia integrala.
  8. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko laguntzara jotzeko baldintzak berrikusi eta eguneratzea.
  9. Indarkeria matxisten biktima diren emakume nagusientzako arreta:
    1. Emakume nagusiek historian eta gaur egun euskal gizartearen garapenari eta eskubideen lorpenari eginiko eta egiten dioten ekarpenaren balioa nabarmentzea.
    2. Emakume nagusienganako indarkeria matxisten moduak badaudela ikusaraztea eta haien inguruan sentsibilizatzea.
    3. Indarkeria matxisten biktima diren emakume nagusiei arreta emateko protokoloak berrikustea, jarduketak eta neurri bereziak eta beren errealitatera egokituak sartzeko.
  1. Genero-indarkeriaren biktimak babesteko neurriak, bizitza normalizatua izan dezaketela bermatzeko eta, horrela, haien birbiktimizazioa saihesteko.
  2. Etxean tratu txarren biktima diren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko aurrekontu-zuzkidura areagotzea.
  3. Udaltzaingoen eta Ertzaintzaren eta Justizia Administrazioaren arteko koordinazio-protokoloak berrikustea, indarkeria matxisten arretan irizpideak bateratu eta jarduketak hobetzeko.
  4. Indarkeria matxisten adierazleen sistema eguneratzea, ikuspegi globala eduki ahal izateko.
  5. Indarkeriaren biktimei arreta emateko instalazio judizialak ebaluatzea.
  6. Emakumeenganako indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko hitzarmena eguneratzea.
  7. Sektore oso maskulinizatuetan enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzeko prestakuntza- eta enplegu-programa.

 

  1. BLOKEA: KLIMA ALDAKETAREN KONTRAKO NEURRIAK

 

Trantsizio energetikoa

ZENBATEKOA: 112.400.000€

 

  1. Dagoeneko abian diren azterlan geologikoez bestelako ikerketa- eta garapen-gastuetara bideratutako aurrekontu-zuzkidura –733.000 €– ezabatzea, eta 2020an esplorazio- eta/edo ikerketa-baimenetarako eskabide berriak ez egiteko konpromisoa.
  2. EAEko Jasangarritasun Energetikoaren Legean toki-erakundeei auditoretzak eta diagnostiko energetikoak egiten laguntzeko aurreikusitako finantza-tresna eratzea –10M/€–.
  3. Mailegu eta aurrerakin itzulgarriko 90 M/€ 2020-2027 aldirako, udalek Jasangarritasun Energetikoaren Legea betetzeko garatu beharreko jarduketak finantzatzeko.
  4. 2010aren eta 2015aren artean jarritako eguzki-energia termikoko etxeko instalazioen Auditoretza Plana (ikuskaritza eta hutsen zuzenketa).
  5. EEEren laguntza-lerro berezia, herritarrentzako argiaren tarifen, aurrezpenaren eta eraginkortasun energetikoaren analisiari buruzko formaziorako; arreta berezia eskainiko zaie lehentasunez jarduteko beharra duten euskal eskualdeei (Ezkerraldea, Meatzaldea, Oarsoaldea, Bidasoaldea eta Aiaraldea).
  6. EEEren laguntza-lerro berezia, industria-, nekazaritza-, merkataritza- eta zerbitzu-nabeen estalkietan autokontsumo elektrikoko energia fotovoltaikoko instalazioak jartzea diruz laguntzeko, datozen bi urteotan.
  7. Laguntza-lerroa RENOVE programa berrian, errekuntzako ibilgailuen ordez elektrikoen erabilera diruz laguntzeko, MDL garraio arinen lizentziadun garraiolari autonomoentzat.
  8. Kontsumitzaileen erkidegoek kudeatutako autokontsumoko instalazioak jartzeko bi proiektu pilotu garatzea.

 

Klima-aldaketara egokitzea

ZENBATEKOA: 9.500.000€

 

  1. Euskal herritarrak beren eguneroko bizitzan klima-larrialdiari aurre egiteko har ditzaketen neurrien inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko jarduketak.
  2. Lehen sektorearen egokitzapena klima-aldaketara:
    1. Dirulaguntza-lerro berezia, lehen mailako euskal sektorea klima-aldaketara egokitzeari buruzko ikerketa bultzatzeko (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza).
    2. Ulia-Jaizkibel KBEko kostaldeen aurreko itsas espazioko lur-itsasoaren jarraitutasunaren azterlana.
  1. Kirol-arrantzako harrapaketek Euskadiko kostaldeko itsas arrantza-baliabideetan duten eraginaren azterlana.
  2. Partida berezi berria –500.000€–, euskal klusterrek 2040-2050erako ekonomia deskarbonizatuak beren sektoreetan izango duen eraginari buruzko txostenak egiteko.
  3. Lasarteko legar-hobien urmaela gauzatzeko eta Batan eta Zapardiel ibaiak bideratzeko obrak finantzatzea.
  4. Pasaiako ibaiaren eta Nerbioi-Ibaizabalen uholde-arriskuaren mapak eguneratzea, klima-aldaketari lotutako aurreikuspenen arabera.
  5. Zadorrako sistemako urtegien oso mendeko diren edo defizitarioak diren arroetan akuiferoak jasangarritasunez ustiatzeko gaitasunari buruzko azterlanak.

 

  1. BLOKEA: BABES-NEURRIAK FAMILIA, ENPRESA ETA GAZTEENTZAT

 

Gizarte-babesaren hobekuntza

ZENBATEKOA: 17.000.000

 

  1. DSBEan % 4ko igoera, bai eta hileko sorospen osagarria ere, guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzat.
  2. Bermatzea etxebizitzarako eskubide subjektiboaren behin betiko diseinuak ez dakarrela etxebizitzaren prestazio ekonomikoaren hartzaile izan ahal izan direnak edo izan direnak etorkizunean etxebizitzaren prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik gabe geratzea, eta sistema batetik besterako trantsizio antolatua eta bermatzailea ziurtatzea.
  3. Dirulaguntzadun programa, udalekin elkarlanean, alokairu babestuko erregimenean dauden gazteentzako etxebizitza partekatuetara bideratua.
  4. Udalekiko finantzako lankidetza-tresna berriak, adinekoentzako etxebizitza komunitarioak sustatzeko.
  5. 2020an EAErako Alokairuko Prezioen Erreferentzia Indizea sortzea.
  6. Etxebizitza hutsen erregistroa abian jartzea.

 

 

Hezkuntza

ZENBATEKOA: 16.800.000

 

  1. Haurreskolak partzuergoko 3 edo 4 ikasgela berri.
  2. 0-3 urte bitartekoetan, egungo tarifak % 10 murriztea, 2020an eta 2021ean.
  3. Errenta-tarte berriak sartzea eta familia gurasobakarrei laguntzea.
  4. 10M/€ areagotzea 2019-2023rako Hezkuntza Azpiegituren Planerako, eta lehentasuna ematea ISEK baxuko ikasleen kontzentrazio handiko eta hezkuntza-premien indizearen araberako ikastetxeei egin beharreko inbertsioei.
  5. Eskoletako sukaldeak berreskuratzeko aurrekontu-zuzkidura areagotzea.
  6. Eskola-sukaldeak udalekin kudeatzeko dauden proiektu pilotuak zabaltzeko konpromisoa.
  7. Euskadin UNEDi egiten zaion ekarpena areagotzea.
  8. Landa-inguruneetan dauden 16 eta 18 urte bitarteko adineko ikasleen eskola-garraioa, foru-aldundiekin elkarlanean.
  9. Euskaltzaindia eta Aranzadi Fundazioa subentzioak.

 

Enplegua eta Garapen Ekonomikoa

ZENBATEKOA: 29.800.00€

 

  1. 10M/€ Finantzen Euskal Institutuaren bidez, atzerriko taldeen desinbertsio-eragiketen ondorioz edo familia-enpresetan kapitalaren irteera latzen ondorioz eraginpean gera daitezkeen euskal enpresa bideragarrietan partaidetzak aldi baterako hartzeko.
  2. Iraupen luzeko langabeen birkualifikaziorako programa, genero-ikuspegian oinarrituta, etorkizuna duten enplegu berdeko nitxoetara sarbidea izateko gaikuntza izan dezaten.
  3. Toki-enplegua garatu eta sortzeko proiektuetarako eta lehentasunez jarduteko beharra duten guneetan toki-enplegua sustatzeko ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura areagotzea (Ezkerraldea, Meatzaldea, Oarsoaldea eta Bidasoaldea), bai eta emakumeen langabezia-indizeak Euskadiko batez bestekoaren gainetikoak diren eskualdeetan ere (Aiaraldea, Arabako Errioxa, Enkarterri, Ibaizabal, Debabarrena eta Bidasoaldea), eta, horretarako, emakumeei lanaldi osoko kontratazio mugagabea egiteko laguntzak hobetzea, gizonen aldean soldata parekatzen dela bermatzeko.
  4. 2020an Urdaibaiko Erreserba Biosferaren Jarduera Sozioekonomikoen Harmonizazio eta Garapen Programaren berrikuspen osoa amaitzea.
  5. Prestakuntza bidean dauden ikertzaileen eta doktorego ondokoen ordainsari gordinak areagotzea hurrengo laguntza berrien eta berritzeen deialdietan (gutxienez % 5 2020-2021 ikasturtean, eta beste % 5 2021-2022 ikasturtean).
  6. 2020-2021 ikasturterako Ikertzaile Doktoreen Hobekuntzarako Doktorego Ondoko Programarako laguntza berrien eta berritzeen hurrengo deialdira bideratutako aurrekontu-zuzkidurak hobetzea.
  7. Tokiko eta hurbileko merkataritza sustatzeko ekintzak.
  8. Euskal txikizkako merkataritza digitalizatzeko Plan Integrala prestatzea.
  9. Kultura-eremuan prestakuntza duten gazteen enplegagarritsuna, birziklapena eta autoenplegua hobetzeko prestakuntza- eta enplegu-programa. Gizarte-ekonomia sustatzea eta beren lanbideak desagertzen ikusi duten eta prestakuntza berezia eskatzen duten profesionalak birziklatzea.
  10. Abetxuko Errotaren (Vitoria-Gasteiz) industria-ondarea berreskuratzen laguntzea.
  11. Aurrekontu-proiektuan aurreikusten den sei ikuskariorderen areagotzeari laneko beste hiru ikuskari gehitzea.
  12. Lan Ikuskaritzako Planen barruan, ekonomia berriaren sektoreetan jarduketa bereziak sartzea (gidaridun ibilgailuen alokairua, etxeko banaketa edo “delivery”), bai eta sektore feminizatuetan ere (egoitzak, etxeko laguntza eta etxeko langileak).
  13. Gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzeko “Lehen Aukera” programa birmoldatzea, eta lehentasuna ematea gutxienez bi urteko kontratazio mugagabeari, eta erreferentziazko hitzarmena aplikatzea, 1.200€ izanik erreferentziazko batez besteko soldata.
  14. Langile autonomoentzat antzeko programa diseinatzeko bideragarritasuna aztertzea.
  15. Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa arautzen duen araudiak aukera ematen badu, gazteen enplegu-tasa areagotzea, bertatik toki-erakundeek 2014-2020rako gazte-enpleguaren programa operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzetara jo ahalko dutela (2019an % 16,2koa aurreikusten zen eta, 2020an, % 13koa). Eta programara jotzeko aukera duten toki-erakundeen artean informazio-kanpaina egitea.

 

 

Osasuna eta adikzioak

ZENBATEKOA: 6.436.000€

 

  1. Osasun mentaleko arazoak dituzten ume eta nerabeei arreta emateko unitate espezializatuak sortzea:
    1. Gipuzkoako Arreta Goiztiarreko Unitatea.
    2. Ume eta nerabeentzako eguneko ospitalea. Bizkaiko Nerabeentzako Terapia Intentsiboko Puntua (Osasun Mentaleko Sarea).
    3. Ume eta nerabeentzako eguneko ospitalea Basurtun.
    4. Nahasmendu mental larria duten babespeko adingabeen zentroak (foru-aldundiekin partekatutako baliabidea)
  1. Lehen mailako arretan, 2020-2022 aldian beste 92 plaza gehiago sortzeko konpromisoa –Lehen Mailako Arretaren Estrategian aurreikusitako 46 plazez gainera–, erizaintzaren, lehen mailako arretarako famazialarien, fisioterapeuten eta administrazio-laguntzaileen kategorietan.
  2. 000€-ko aurrekontu-zuzkidura, Euskadin ausazko jokoa eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk prebenitzeko eta tratatzeko.

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak