Berriak
Eu

UNESCOren Konferentzia Nagusiko lehendakariak Euskadira egingo duen bisitak Euskadirekiko lankidetza- eta erreferentzia-loturak sendotu ditu

2011.eko apirilak 29

Patxi López Lehendakariak gonbidatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren koordinazioaren pean, UNESCOren ordezkari nagusiak bisita instituzionala egingo du Euskadira, maiatzaren 2tik 4ra

Bisitaren helburua da euskal exekutiboarekiko eta euskal agintariekiko lankidetza-loturak sendotu eta zabaltzea, zenbait arlotan: kultura eta ondarea, hezkuntzaren eta bakearen inguruko kultura, biodibertsitatea eta garapenerako lankidetza. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko (UNESCO) Konferentzia Nagusiko lehendakari Davidson Hepburn jaunak Euskadira egingo duen bisitaren hasieran, bilera bat izango du Patxi López Lehendakariarekin. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendari Ainhoa Aldayrekin.

Lehendakariarekin egingo duen bilerak Euskadin egongo den 3 egunetan zehar edukiko duen eginbeharren agenda ugariari emango dio hasiera.Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerentzat UNESCOko Konferentzia Nagusiko lehendakariak hemendik gutxira egingo duen bisitak erakusten du Euskadi kulturaren, hezkuntzaren, ingurumenaren eta giza eskubideen arloan erreferente bat bilakatzen ari dela Nazio Batuentzat.

Echeniqueren hitzetan “Hepburn jaunaren bisitak nabarmentzen du gure exekutiboa bultzatzen ari den ekimenak kanpoan aitormena lortzen ari direla”. UNESCOren ordezkari nagusiak Euskadira egingo duen bisita are garrantzitsuago bihurtzen da kontuan hartzen bada 2010-2011 urteak Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko Urte gisa aldarrikatu dituela Nazio Batuen Erakundeak.

UNESCOk Euskadin duen agenda instituzional ugaria

Lehendakariak Ajuria Enean harrera egin ondoren, Hepburn jaunak eginbeharren agenda ugaria izango du Euskadin emango dituen hiru egunetan. Izan ere, bilerak egingo ditu Eusko Jaurlaritzako sailburu Blanca Urgellekin eta Pilar Únzalurekin, euskal agintari publiko eta akademikoekin, Unescok Euskadin dituen bi etxeetako agintariekin (UNESCO Etxea eta UNESCO Donostia) eta UNESCOk Euskadin dituen katedretako agintariekin, bai eta Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkateekin ere.

Era berean, Hepburn jaunak aukera izango du hobeki ezagutzeko Gizateriaren Ondore gisa katalogatuta dauden toki batzuk; besteak beste, Bizkaiko Zubia eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba. UNESCOko goi ordezkariak adierazia du, era berean, Gasteizko harresiak eta katedrala ezagutu nahi dituela, eta Sailburuako hezeguneak, Gesaltza-Añana eta Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatzen duen Donejakue Bideko eskualdeak, bai eta Aieteko Kulturaren eta Bakearen Etxea edo San Telmo Museoa ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)