Eu

Gazte Txartel berria gaur arratsaldean estreinatu da Durangoko Azokan

2019.eko abenduak 06
  • Oihan Vega eta Txurru DJek aurkeztu dute musika-kamioi batetik egin dituzten saioetan
  • Xabier Solanok bere disko berriaren aurkezpenean aipatu du

Durango 19/12/06

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren Gazte Txartel berria gaur arratsaldean estreinatu da Durangon, Oihan Vega eta Txurru DJek musika-kamioi batean egin dituzten saioetan eta Xabier Solanoren disko berriaren aurkezpenean.

Durangoko Azokan izan diren hainbat eta hainbat gaztek txalotu dituzte Ezkurdin Gazte Txartelaren irudiarekin serigrafiatu den kamioi-eszenategitik egindako aurkezpenak. Neska-mutilek ongi pasatu dute Xabier Solanoren disko berriaren aurkezpenean. Musikaria trikitixa jotzen hasi zen Etxakit taldean, eta, ondoren, Fermin Muguruza kontrabandan sartu zen.

Eusko Jaurlaritzako Gazteiako zuzendari Agurtzane Llanok adierazi duenez, “Gazte Txartelak berrikuntza handiekin amaituko du urtea; izan ere, lehenengo aldiz bidali diegu dohainik 14 urtetik 30 urtera bitarteko 300.000 gazteri. Gainera, datorren urtetik aurrera, 14 urte betetzen joaten direnek etxean jasoko dute Gazte Txartel berria”.

Txartelaren titularrek, batetik, Europako 38 herrialdetako gazte-txartelek eskaintzen dituzten abantailak gozatu ahal izango dituzte eta mundu osoko edozein aterpetxetan hartu ahal izango dute ostatu, 80 herrialdetan ezarrita dagoen irabazi asmorik gabeko gazteen aterpetxeen elkarteen munduko sarean integratu baita.

Gazte Txartelean hobetu egin da bidaia-aseguruaren estaldura, eta egonaldi estalia 105 egunekoa izango da aurrerantzean eta sexu-erasoen, sexu-abusuen eta genero-indarkeriaren kasuak ere sartu dira. Gazte Txartelaren sustapena arratsalde osoan egin da Durangoko Azokan antolatu diren musika-emanaldietan, eta ehunka gazte izan dira horietan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ohian Vega, Xabier Solano, Txurru