Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak eskerrak eman ditu Arartekoaren lanagatik, haren 30. urteurrenean

2019-12-09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu, Nekane Murga, Bingen Zupiria, Estefania Beltrán de Heredia eta Mª Jesús San José sailburuekin batera, Arartekoaren 30. urteurrenean izan da.

Arartekoa administrazioak herritarren eskubideak bermatzeko sisteman nahitaez eragin daitezkeen hutsak gainditzeko duen laguntzaile kritiko bilakatu da. Funtsezko irudia da Europako demokrazietan, eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen eta Vienan izan zen eta herrialde guztiek administrazio publikoaren funtzionamenduari buruzko kexak jasoko dituen organoa sortzeko eskatu zuen Europako Parlamentuaren Konferentziaren gomendioei jarraitzen die.

Lehendakariak eskerrak eman ditu Arartekoaren lanagatik; izan ere, zerbitzu publikoa hobetzeaz gainera, hurbilago egoten eta pertsonen arazo premiazkoenei arreta hobea ematen laguntzen du. “Lortu duzue gizartearen eta erakundeen arteko eraikuntza-harremanerako zubia zabaltzea. Lortu duzue etengabeko hobekuntza gizarteratzea, betiere herritarren eskubideen defentsan eta haien alde”, esan du. Hori horrela, Urkullu Lehendakariak nabarmendu du Arartekoaren eginkizun onari esker, lortu dela “pertsuazio-magistratura” gauzatzea, gizarte-, erakunde- eta politika-errespetuaren bidez lortutako agintaritzaren funtsean oinarrituta.

Ekitaldia Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izan da eta, bertan, honako hauek ere izan dira: Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Jesús Loza Gobernuko ordezkaria EAEn, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusia, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, Pedro Elosegui Arabako Batzar Nagusietako presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Juan Luis Ibarra EAEANko presidentea, Carmen Adán EAEko fiskal gorena, Ibone Bengoetxea Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Eider Mendoza Gipuzkoako foru-diputatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)