
Ares: “Ez da sekula hauteskunderik bertan behera utzi, ezta hautagaiak hil dituztenean ere”
Herrizaingo sailburuak EAren “ibilbide demokratikoa” azpimarratu du; baina, beraren ustez, batasun nazionalistarako aukeratutako kideekin “askoz ere zorrotzagoa izan behar zuen”
Auzitegi Gorenak Bilduren hauteskunde-zerrendak ez onartzea erabaki duela izan da Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari herritarrek gaur egin dizkioten galderen gai nagusia. Galderak Irekiaren eta Twitter sare sozialaren bidez egin duen herri-elkarrizketa batean egin dizkiote. Iragazki eta artekaririk gabe, nahi izan duten pertsonek galderak eta kexak zuzenean egin ahal izan dizkiote sailburuari, eta Aresek hainbat gairi buruzko galderak erantzun ditu. Genero-indarkeria, herritarren ziurgabetasuna, Ertzaintzaren berrantolaketa eta eskolten murrizketa izan dira, besteak beste, herritarrek mahaigaineratu dituzten gaiak. Horrez gain, sailburuaren alderdi pertsonalagoaren inguruko interesa agertu dute, eta Aresek onartu du karguak ez diola denbora libre askorik uzten. “Hilabeteak dira ez noala zinemara” aitortu du sailburuak, eta “proiektatzen duen irudia bere benetako izaera baino serioagoa” dela erantsi du.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak “bete eta errespetatu” egingo du Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia, Bilduri udal eta foru hauteskundeetara aurkezteko aukera ez ematea, alegia. Ares ez dago ados hilabeteotan esparru nazionalistatik (“EAJ barne”) auzitegiei egin zaien presioarekin; izan ere, "edozein gauza baliozkotzat jotzen zuten hauteskundeetan parte hartzeko”, baina jeltzaleen jarrera “logikoa” dela uste du, “beti egon dira-eta Batasuna legez kanpo uztearen kontra, haien laguntza izaten jarraitzeko”. Eta PPri dagokionez, sailburuaren hitzetan, “dirudienez, abertzale erradikalek hartutako erabakietako bat bera ere ez zen nahikoa haientzat”.
Ildo horretatik, Aresek esan du Eusko Jaurlaritzak ez duela inolako presiorik egin, eta alderdi politikoei eskatu die ez ditzatela zalantzan jarri auzitegien erabakiak. Horrez gain, Bilduk aurkezten dituen “errekurtsoen inguruan Konstituzio Auzitegiak zer dioen ikusi beharko dela” gogorarazi du. Sailburuak ukatu egin du hauteskundeak bertan behera uzteko ideia, eta gogorarazi du ez dela “sekula hauteskunderik bertan behera utzi, ezta unerik latzenetan ere, adibidez, hilketak egon direnean edo alderdi asko mehatxupean geundenean eta ezin ginenean herrietan aurkeztu”.
Txapelaburuan, jolastoki77, javierasurmendi eta Jainko izan dira, besteak beste, Twitter sare sozialaren bidez sailburuari galderak egin dizkioten erabiltzaileak. EAren eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren kalitate demokratikoari buruz galdetu diotenean, talde horren eta lehendakari ohiaren "ibilbide demokratikoa" azpimarratu du; baina, sailburuaren ustez, “askoz zorrotzagoak izan behar zuten” batasun nazionalistarako aukeratutako kideekin.
Herritarrek plazaratu dituzten galderek beste gai garrantzitsu batzuk ukitu dituzte, hala nola herritarren ziurgabetasuna eta Ertzaintzaren berrantolaketa. Gainera, sailburuaren alderdi pertsonalagoaren inguruko interesa agertu dute, eta Aresek onartu du karguarekin lotutako zereginek ez diotela denbora libre askorik uzten. “Hilabeteak dira ez noala zinemara” onartu du sailburuak, eta “proiektatzen duen irudia bere benetako izaera baino serioagoa” dela erantsi du.
-
2011-05-02
Por parte de su Departamento se están haciendo intentos constatables de profesionalización de la Ertzaintza, como por ejemplo los numerosos cursos de ascenso que se están realizando. ¿Va a llevarse a cabo también EN ESTA LEGISLATURA la profesionalización de la Policía Científica, reconociendo y adecuando su estructura a las labores que se realizan en esa Unidad y a los requisitos exigidos en la práctica, tales como titulaciones universitarias, para su desempeño como peritos judiciales?
-
2011-05-02
Solicitada una entrevista con Usted el 18/01/2010 y sin haber recibido contestación alguna, ¿Qué opinión le merece el gasto que se va a originar (durante 2 años) por la centralización de la División de Inspección y Administración en Erandio y el consiguiente traslado de las plazas existentes en Alava y Gipuzkoa?
Fdo. Uno de los Ertzainak afectados. -
2011-05-01
¿Por qué hay tan pocos vascos en la Guardia Civil o en la Polocía Nacional y tan poca gente de fuera de Euskadi en la Ertzaintza? Creo que esto es algo que el Gobierno podría fomentar: que haya más vascos en otros cuerpos policiales y que las promociones de la Ertzaintza acojan más agentes de fuera de nuestra comunidad.
-
2011-04-29
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Entrevista ciudadana a Rodolfo Ares. http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5905-entrevista-ciudadana-rodolfo-ares -
2011-04-29
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Entrevista ciudadana a Rodolfo Ares. http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5905-entrevista-ciudadana-rodolfo-ares