Eu

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioak abian jartzeko eta administrazio-baimena emateko prozedurak arautzen dituen Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko abenduak 05

Dekretua ahalbidetuko du erregulazioa arau-aldaketetara egokitzea eta onura publikoaren deklaraziorik edo ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik behar ez duten instalazioetarako baimenak arinago ematea, horrela erraztuko baita instalazio ohikoenetarako baimena ematea eta horiek abian jartzea. Halaber, egokitzat jotzen da gasa kanalizazio bidez banatzeko instalazioen eskualdatze, itxiera, berrikuspen, ikuskapen eta erantzukizunen araubidea eta zehapen-araubideari eragiten dioten alderdi batzuk arautzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau