Berriak Lehendakaritza
Eu

Share Proposamenaren hurrengo pausoak adostu ditu Eusko Jaurlaritzak europako estatuaz azpiko gobernuekin eta instituzioekin

2019.eko abenduak 04
  • Eusko Jaurlaritzaren ekimenez gaur egin da bigarren bilera bat Bruselan Europako bazkideekin
  • Estatuaz azpiko gobernu kidek eta bileran ziren eskualdeek, Europako instituzioetako eta sareetako ordezkariekin batera, berretsi dute elkarrekin lanean jarraitzeko beren konpromisoa

Europar Batasunerako Euskadiko Ordezkaritzak gaur hartu du atxikitako estatuaz azpiko gobernuen eta kide berrien bigarren bilera, Share ekimenari atxikitakoena, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako migrazio-erronkari erantzuteko konpromisoa har dezaten. Solidaritatea eta erantzunkidetasuna erakusteko ariketa bat denez errefuxiatuen eta migratzaileen harreran, Europako agendan igo behar diren hurrengo etapetan oinarritu da bilera eta egoera-puntu bat finkatu da Europar Batasuneko migrazio-politikarekiko eta migrazioari dagokionez Europan egingo den hurrengo Itunaren aurrerapenekiko.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, dagoeneko ekimenera elkartu diren gobernuetako ordezkariak eta ekimenean interesa erakutsi duten beste eskualde batzuetako ordezkariak izan dira, baita Europar Batasuneko instituzio eta erakundeetako ordezkariak ere (Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta Eskualdeen Batzordea) Europako plataformekin eta sareekin batera. Gaurko elkarraldian hauek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren izenean: Jonan Fernandez, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren zuzendari nagusia; Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea; Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria; Marta Marín, Euskadiko ordezkaria Europar Batasunerako, eta Irune Muguruza, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

Bileraren ondorengo deklarazioetan, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren zuzendari nagusi Jonan Fernándezek adierazi duenez, “Eestatuaz azpiko gobernuek berretsi dute Share ekimenaren alde lan egiteko konpromisua, erantzunkidetasuna defendatzearen alde eta mahai gainean jarrita proposamen zehatz bat, Europar Batasunari eskaintzen zaiona migrazio-erronkari erantzuteko. Gaur lortu dugun akordioa hau da: batera gutun bat igortzea, Europar Batasuneko instituzioei zuzendua gai honen inguruan elkarrizketa bat irekitzeko”.

Share Proposamenaren bidez mekanismo zehatz bat adostu nahi da, migrazioaren erronkaren errealitate zailenen aurrean erantzukizunaren banaketa partekatzeko. Esfortzuaren banaketa-formula hau hiru parametrotan oinarritzen du:

  • sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPGd), % 50eko pisuarekin;
  • biztanleria, % 30eko eraginarekin;
  • eta langabezia-indizea, % 20rekin.

Share gakoaren aplikazioa zeharka proiekta daiteke, hiru gai-esparrutan, gutxienez: pertsona errefuxiatuak, migratzaile ekonomikoak larrialdiko, zaurgarritasuneko edo aglomerazioko testuingurutan, eta bidaiderik gabe migratzen duten adingabeak edo gazteak.  Eta hiru lurralde-esparrutan: EB barruko estatuen artean, Estatu bateko Herrialde edo Autonomia Erkidegoen artean, eta Autonomia Erkidego edo Herrialde bakoitzaren barruan udalerrien eta eskualdeen artean.

Share Proposamena Eusko Jaurlaritzak eman zuen ezagutzera 2018ko irailaren 19an eta urriaren 10ean euskal exekutiboak proposamen hau bera aurkeztu zuen Eskualdeen Europako Batzordearen Osoko Bilkuran. Aurten, otsailaren 27an, lehenengo kontraste-bilera bat egin zen Bilbon Autonomia Erkidegoekin, eta bai apirilaren 2an bai abenduaren 4an bilera bana egin da Europako bazkideekin konpromisoen jarraipen bat egiteko. Gainera, nabarmentzekoa da joan den uztailean Lehendakariak Aita Santuari aurkeztu ziola ekimena, eta abenduaren 2an Euskadin aurkeztu dela migraziorako euskal itun soziala.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak