Eu

Mondragon Unibertsitateko ikasle taldea garaile “Quizz 41, ekonomia itunari buruz zenbat dakizu?” lehiaketan

2019.eko abenduak 05

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IKASLE TALDEA GARAILE “QUIZZ 41, EKONOMIA ITUNARI BURUZ ZENBAT DAKIZU?” LEHIAKETAN

  • Talde irabazleko ikasleek 2.500 euroko txeke bat jaso dute, 2020. urteko ikasketetarako
  • Hiru unibertsitateetako 400 ikasle inguruk parte hartu dute lehiaketaren lehen edizioan
  • Ogasun eta Ekonomia kontseilari Pedro Azpiazuk ireki du lehiaketa. Sariak, berriz, Ogasun kontseilariorde Itziar Agirrek eta Hezkuntza Saileko Unibertsitate Koordinazio Politikako zuzendari Miren Artarazek banatu dituzte.

Mondragon Unibertsitateko taldeko kideek irabazi dute “Quizz 41, Ekonomia Itunari buruz zenbat dakizu?” lehiaketaren lehen edizioa; Bilbon izan da, gaur goizean. Lehen taldeko kide bakoitzak 2.500 euroko txeke bat jaso du, 2020. urtean graduko edo graduondoko ikasketetan erabiltzeko.

Ogasun eta Ekonomia kontseilari Pedro Azpiazuk ireki du lehiaketa. Sariak, berriz, Ogasun kontseilariorde Itziar Agirrek eta Hezkuntza Saileko Unibertsitate Koordinazio Politikako zuzendari Miren Artarazek banatu dituzte, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan, Bilbon.

Finalerdia atzo izan zen, aldi berean, Vitoria-Gasteiz, Donostia, Bilbao, Oñati eta Irunen, unibertsitateek horretarako gaitutako guneetan.

Guztira, 400 ikasle inguruk parte hartu dute lehiaketa honetan, ia ehun taldetan banatuta. Ekonomia Itunari buruzko askotariko konplexutasun-mailako 100 galdera ingururi erantzun diete.

“Quizz 41, Ekonomia Itunari buruz zenbat dakizu?”  lehiaketari buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke:  www.quizz41.eus

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Reinotransport
    2019.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | @MUnibertsitatea-ko ikasle taldea izan da #Quizz41-eko txapelduna: https://t.co/AEeUMlVv6h Hiru unibertsitateetako 400…

  • @jonaltunairaola
    2019.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | @MUnibertsitatea-ko ikasle taldea izan da #Quizz41-eko txapelduna: https://t.co/AEeUMlVv6h Hiru unibertsitateetako 400…

  • @eajpnvbizkaia
    2019.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | El equipo de estudiantes de @MUnibertsitatea se ha proclamado campeón de #Quizz41: https://t.co/N9yjukLCpN Cerca de 40…

  • @JuanBta48
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | El equipo de estudiantes de @MUnibertsitatea se ha proclamado campeón de #Quizz41: https://t.co/N9yjukLCpN Cerca de 40…

  • @jlarrag
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | @MUnibertsitatea-ko ikasle taldea izan da #Quizz41-eko txapelduna: https://t.co/AEeUMlVv6h Hiru unibertsitateetako 400…

  • @PedroAzpiazu
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ogasunaEJGV: 📝 | @MUnibertsitatea-ko ikasle taldea izan da #Quizz41-eko txapelduna: https://t.co/AEeUMlVv6h Hiru unibertsitateetako 400…

Ekitaldiko kargudunak