Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Jaurlaritzak sentsibilitatea gomendatu die antolatzaileei, legezkoak izan arren biktimak mindu ditzaketen egoeren aurrean

2019.eko abenduak 09

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute, eta gaurkotasun politikoaz hitz egin du, besteak beste, López de Abetxukoren hitzaldia, 2020ko Aurrekontuak, Autogobernuaren Lantaldea edo Estatuaren egoera politikoa.

Gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Lopez de Abetxukoren hitzaldiaren harira, sentsibilitatea gomendatu die antolatzaileei, legezkoak izan arren, biktimak mindu ditzaketen egoeren aurrean. Alde horretatik, azaldu du ikuspegi juridikotik zaila dela ekitaldia bertan behera uzteko eskatzea, ez dagoelako terrorismoa goratzen, eta legezko erakunde batek antolatuta dagoelako. Baina, biktimak kontuan hartu eta sentsibilitatez jokatzera deitu du Erkorekak.

Bestalde, aurrekontuei buruz galdetuta, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak azpimarratu du aurrekontu eguneratua izatea albiste ona dela legealdiaren azken txanpari ekiteko. Halaber, sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ahalegina handia egin duela Elkarrekin-Podemosen lehentasunak 2020ko Aurrekontuan txertatzeko: berdintasuna, ingurumenaren babesa, gizarte-politikak, enpleguaren egonkortasuna eta abar. "Herritarren alde egingo duen elkar ulertze bat egon da", adierazi du.

Autogobernu lantaldeari dagokionez, Josu Erkorekak nabarmendu du 5 alderditatik 3k egin dutela bat etortzearen aldeko ahalegina. "Testu komunaren artikuluen % 80 bat dator", zehaztu du. Era berean, esparru horretatik kanpo PP eta EH Bildu geratu direla esan du.

Gobernu Zentral berriaren eraketa izan da elkarrizketan jorratutako beste gaietako bat. Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren nahia da Gobernu Zentrala lehenbailehen eratzea, izan ere, duela zenbait hilabetetatik solaskide irmo, egonkor eta argi baten zain daude Euskal Agendari berriro ekiteko. "Nahiago nuke gobernua Gabonak baino lehen eratzea", gaineratu du. Halaber, Espainiako gobernu batean sentsibilitate euskaltzalearen idea aipatu du Bozeramaileak, horrek elkar ulertzea erraztuko lukeela esan du.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2019.eko abenduak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El consejero @JErkoreka ha sido entrevistado esta mañana en el programa @Boulevardeitb ➡︎ https://t.co/jFlSIXpHBX

    📌 Confe…

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)