Eu

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek AP-68 autobidearen titulartasuna berenganatuko dute

2019.eko abenduak 05
  • Eusko Jaurlaritzak bi lurralde historikoei eskualdatu dizkie autobidearen 77,5 kilometroen titulartasuna, dagozkien funtzioak eta zerbitzuak, 1,9 milioi euroko balorazioarekin
  • Arabako Foru Aldundia 55,2 kilometroz arduratuko da eta Bizkaikoa, gainerako 22,3 kilometroez
  • Euskadik, horrela, % 100ean foru-titulartasunekoa izango den errepideen euskal mapa osatuko du

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek, gaur goizean, Lakuan, transferentzien bi batzorde misto izan dituzte, haien lurralde historikoei AP-68 autobidearen Bilbo udalerriaren eta Euskadik Burgosekin duen mugaren arteko tartea eskualdatzeko. 

Autobide-tarte horrek 77,5 kilometro ditu, eta Espainiako Gobernuak eskualdatu zuen aurtengo apirilaren 16ko Transferentzien Batzorde Mistoan. Gainera, akordioak zehazten zuen Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa subrogatuko zuela, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan.

Autonomia-erkidegoaren baterako erakundeen eta haietako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanen Legearen 7.a).8 artikuluak dakarrenaren arabera, errepide eta bideen plangintza, proiektu, eraikuntza, kontserbazio, aldaketa eta erabilera eta ustiapenerako eskumena lurralde historikoena baino ez da. Era berean, Gernikako Estatutuaren 10.34 artikuluak errepide eta bideen arloko eskumena lurralde historikoei dagokiela ezartzen du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, gaurko ekitaldi formalean, eskualdatu egin du. Transferentzia horren ondorioz, euskal errepide-mapa % 100ean da foru-titulartasunekoa.

2020KO URTARRILA 

Gaur egindako bi transferentzia-batzorde mistoetan, dekretu gisa onartuko diren eta abenduaren 20an Euskadiko eta lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko diren akordioak sinatu dira. Haietan, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiek, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, haien lurraldeetatik igarotzen den AP-68 autobidearen tartearen ondasun, eskubide eta betebeharrak onartzen dituztela zehazten da. Titulartasuna eskualdatzeko urteko kostua 1,9 milioi eurokoa da:

  • Arabako Lurralde Historikoa: 55,2 kilometro Arabako eta Bizkaiko lurralde historikoen arteko mugaren (22+383 kilometro-puntua) eta Burgosko probintziarekiko mugaren artean (77+597 kilometro-puntua).
  • Bizkaiko Lurralde Historikoa: 22,3 kilometro Bilboko autobidearen hasieraren (0+000 kilometro-puntua) eta Arabako Lurralde Historikoarekiko mugaren artean (22+383 kilometro-puntua).

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA:

AP-68 autobidea Gipuzkoako lurralde historikotik igarotzen ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak, Transferentzien Batzorde Mistoa Eusko Jaurlaritza - Gipuzkoako Lurralde Historikoa egingo du (bideokonferentziaz) transferentzia horren ondorio ekonomikoak egokitzeko, Ekonomia Itunetik datozen baliabideen banaketa-ereduaren izaera integratua dela eta.

TRANSFERENTZIEN BATZORDE MISTOAK

Gaur Lakuan egin diren bi batzorde mistoak honako pertsona hauek eratu dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza:
    • Josu Erkoreka, batzorde mistoen presidentea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.
    • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
    • Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua.
    • Sabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea.
    • Begoña Pérez de Eulate, batzorde mistoen idazkaria.
  • Arabako Foru Aldundiaren ordezkaritza:
    • Ramiro González, diputatu nagusia.
    • María Pilar García de Salazar, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatua.
    • Itziar Gonzalo, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua.
    • Javier Hurtado, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza:
    • Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatua.
    • José María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru-diputatua.
    • Imanol Pradales, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua.
    • Jon Larrea, Berrikuntzako eta Bide Kudeaketako zuzendari nagusia.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ogasunaEJGV
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Urtarrilaren 1etik aurrera, foru aldundiek #AP68-aren titulartasuna berenganatuko dute: https://t.co/et3zCTr6nA @gob_…

  • @ogasunaEJGV
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 📝 | Desde el 1 de enero las diputaciones forales asumen la titularidad de la #AP68: https://t.co/2llejns1xp @gob_eus ha t…

  • @v_en_c
    2019.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    A partir del 1 de enero de 2020 las diputaciones forales de Araba y Bizkaia asumen la titularidad de la AP-68 https://t.co/7ccHEEmbwU

Ekitaldiko kargudunak