Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Geolodia 11: geologia zabaltzeko era berri bat

2011.eko apirilak 28

Maiatzaren 8an, igandea, milaka pertsonak izango dute aukera egun bat landan gozatzeko, geologoek lagunduta. Probintzia bakoitzean txango bat egingo da, doakoak izango dira, eta edozein pertsonari irekiak, edozein delarik ere geologian duten ezagutza.

Geolodia 11 geologiari eta geologoaren lanbideari zabalkundea emateko ekimena da, publiko orokorrarentzat erakargarrienetakoa den alderdi baten bidez: landara egindako txangoak. Eskainiko diren berrogeita hamar txangoak, hirietako inguruneak nahiz babestutako naturaguneak dauden tokietan egingo dira, eta hainbat erakunde, sozietate eta elkartetako geologoek gidatuko dituzte.

Geolodia 11 geologoen ohiko laborategira sartzeko jardunaldia da: naturara. Gure herriak dauden ingurunea "geologiaren begiekin" behatzea da xedea, eta, azaleraren gainean dituzten ondorioen bidez, bizi garen Lurraren funtzionamenduaren prozesuetako batzuk ulertzea. Gainera, gure geologia-ondarea ezagutarazi nahi da, babestea zein garrantzitsua eta zein beharrezkoa den jabetzeko. Azkenik, Geolodia 11ren beste helburu garrantzitsuetako bat geologoen lana zabaltzea da, eta geologoek, zientzialari eta profesional gisa jendarteari eta haren ongizateari eskaini diezaioketena.

Geolodia 11 SGE Espainiako Geologia Sozietateak sustatzen du, eta AEPECT Asociación Española para la Enseñanza de las Ciencias de la Tierra izenekoaren eta IGME Instituto Geológico y Minero de España izenekoaren laguntza izan du.

Hainbat tokiko erakundek -unibertsitateak, ikerketa-zentroak, fundazioak, museoak, udalak, probintziako ordezkaritzak eta bestelako administrazioak (besteak beste, natura-parkeak)- sustatzen dute Geolodia 11. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren FECYT Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología fundazioak sustatzen du jarduera hori, nazio mailan.

Geolodia 11 ekimenean zehar eskaintzen diren berrogeita hamar txangoen inguruko informazio guztia orri honetan dago:
http://www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html

Euskal Autonomia Erkidegokoak hauek dira:

 

Euskal Autonomia Erkidegokoak hauek dira:

2011ko jarduerak

 

Txangoaren lekua

Harremanetarako

 Erakundea

Araba

Añana Gesaltzako diapiroa: duela 200 milioi urteko itsasoa

Luis Eguiluz
luis.eguiluz@ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatea

Gipuzkoa

Uharrak eta itoginak: uraren indarra Arantzazuko karstean

Asier Hilario
flysch@gipuzkoa.net

Oñatiko Natureskola, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Bizkaia

Aldaketa klimatikoa eta itsas mailaren igoera: Urdaibaiko itsasadarra

Manu Monge
manu-monge@ej-gv.es

 

Urdaibaiko Biosfera Erreserba (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko