Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Alokairua bultzatzeko laguntzak eta neurriak arautuko dituen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019-12-04

Prestatu nahi den arau-proiektuak alokairurako laguntzak eta sustapena arautu nahi ditu, alokairu-parkearen gorakada bultzatuz. Horrez gain, zuzkidura-bizitoki berrien eraikuntza bultzatuko da, etxebizitza pribatuen mobilizazioa sustatuko da alokairu babestu gisa erabiltzeko eta etxebizitza eskuratzeko formula berriak bultzatuko dira, hala nola CO-HOUSING programa eta erabilera-lagapenerako kooperatibak.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan