Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Euskal kultura ondareko elementu katalogatuen barneko turismo-gidariaren jarduna gaitzeko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2019-12-04

Erregelamendu-arau berriak Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondarearen elementu katalogatuen barruan turismo-gidariaren jarduera emateko baldintzak eta prozedura aurreikusiko ditu, baita turismo-gidariak Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzekoak ere, beste autonomia-erkidego batzuetan edo Europar Batasuneko beste estatu kideetan gaitu edo aitortuekin batera.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Iruzkin bat
  • 2020-04-29

    ¿Se sabe cuándo será la próxima fecha para la habilitación?

    Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan